

Punta Begoña Galeriak. Ezagutu, partekatu, sortu...
Punta Begoña galeriak Bizkaiko eta Euskal Herriko XX. mende-hasierako eraikin garrantzitsuenetako bat dira. Ereagako kaian daude, Getxon, kokapen paregabean, Bizkaiko golkora eta Ereaga hondartzara begira.
Getxoko Begoñako galerien eraikina Ricardo Bastida arkitektoaren lana izan zen, eta Horacio Echevarieta industrialari handiak 1918an agindu zituen. Gune horretako arroka batzuk jausi izanaren harira eman zen lanaren agindua eta, hiru metroko altuerako harrizko euste-horma jarriz lur-jotzeari lotutako arazoak konpondu ahal baziren ere, Echevarietak erabaki zuen aginduak ematen zuen aukera aprobetxatzea Getxon ikur bihurtuko zen eraikina egiteko, 1921. urtean.
Hormigoi armatuarekin eraikitako lehenengo eraikin pribatuetako bat
Punta Begoña galeriak eraiki aurretik, Horacio Echeverrieta AEBra joan zen, eta ikusi zuen garai hartan hormigoi armatuz egiten zituztela eraikin gehienak. Orduantxe erabaki zuen Punta Begoña galeriak material hori erabiliz eraiki behar zirela, nahiz eta Bizkaian mota horretako eraikin askorik ez egon garai hartan. Hori da, hain zuzen ere, galerien ezaugarri bereizgarrienetako bat, garai hartan ez baitzen ohikoa erabilera pribatuko eraikin batean horren berria zen teknika erabiltzea.
Bisitak eta jarduerak Punta Begoña galerietara
Eraiki zirenetik mende bat igaro da jada, eta Getxoko monumentu ikusgarri hau berreskuratu da sormen-toki bihurtzeko, bai eta erakusketa-, prestakuntza- eta gozamen-toki izan dadin ere. Berezitasun guztiak ezagutu itzazu talde eta familientzat egiten diren askotariko bisita gidatuen bidez edo Getxo eta Euskadiko historiaren aztarnak ezagutzeko hainbat jardueren bidez.
TOKIA:
Punta Begoñako Galeriak Iparraldeko sarbidea. Ereaga hondartza.
![]() |
Metro Gobela o neguri |
Aukera desberdinak gozatzeko:
* Bisita gidatua (2023):
Milioi urteko historia ezagutzeko ibilbidea, pasabide-galeriak zeharkatuz, zeinetan, besteak beste, honako hauek izango baitituzu ikusgai: itsasertzera ematen duten begiratokiak, itsaslabarraren gainean dauden terrazak eta "aparteko denbora-kapsula" bihurtzen duten apaingarri ederrak eta pintura txundigarriak.
DATAK /ORDUTEGIAK:
Ostiral, larunbat, igande eta jaiegunetan: 12:00 edo 17:00 / 17:30.
PREZIOAK:
10 urtetik gorakoak 2€. Adingabeek heldu batekin joan behar dute.
HIZKUNTZAK:
Gaztelania/euskara (egutegiaren arabera).
*Tailerrak familian:
Getxoko paisaiaren historia txundigarria ikertu, ezagutu eta partekatu kultura eta zientziaren aldetik oparoenen diren toki estrategikoetako batean, txiki nahiz nagusien jolasera nahiz parte hartzera irekitako bisita baten bitartez.
DATAK / ORDUTEGIA:
Asteburu eta jaiegunetan: 11:00 edo 17:00, egutegiaren arabera.
IRAUPENA:
60 minutu. Bisita hasi baino 15 minutu lehenago joan behar da.
PREZIOA:
2€.
HIZKUNTZAK:
Gaztelania/euskara (egutegiaren arabera).
BESTELAKOAK:
6-12 urte bitartekoentzat gomendatua eta adingabeek heldu batekin joan behar dute.
INFORMAZIOA ETA ERRESERBAK:
Punta Begoña Fundazioa: www.puntabegonagetxo.eus