

Nabigatzen ikasten
BELA ARINA, EDONOREN ESKU
Inoiz baino eskuragarriagoa zaigu nabigazioaren sekretuen berri izatea. Orain da unea.
8 urtetik gora izatea eta igeri egiten jakitea, beste baldintzarik z da behar.
Hasierako ikastaroa, dela haurrentzakoa -8 eta 15 urte artekoentzat-, dela belaontzi arinekoa -16 urtetik aurrerakoentzat-, itsasontzi kolektibo batean egiten da, betiere monitore batekin. Kurtsoan irakasten da itsasketaren nomenklatura, itsasontzia prestatzen, uretaratzen, zenbait korapilo egiten eta, batik bat, nabigatzen.
Eta hobetzeko ikastaroan ikasiko duzu norabide guztiak mendean izaten, maniobrak sendotzen eta beste batzuk ikasten.
PREZIOAK (2023):
115 €-tik PERTSONAKO (HASIERA)
130 €-tik PERTSONAKO (HOBEKUNTZA)
LEKUA:
Real Club Marítimo El Abra-Real Sporting Club.
![]() |
Metro Areeta |
DATAK eta ORDUTEGIA:
Urritik ekainera: 2 asteburutan. 2 larunbat: 10:00-15:00. 2 igande: 10:00-14:00
Ekainetik irailera: astelehenetik ostiralera. 10:00 - 14:00 edo 15:00 - 19:00
IRAUPENA:
18-20 ordu.
EZ AHAZTU:
Arropa erosoa eta aldatzekoa eramatea.
ANTOLATZAILEAK:
Escuela de Vela José Luis de Ugarte: 94 463 76 00 www.rcmarsc.es/escuela-de-vela
Pakea Bela Eskola T: 944916632 www.pakeabelaeskola.com