

Bizikleten alokairua Getxon
Getxon hainbat aukera dituzu bizikleta bat alokatuz zikloturismoaz gozatu dezazun eta udalerriko hainbat gune zure erritmora eta modu jasangarrian ezagutu ditzazun.
Bizikleten alokairua 2023
PASEOKO BIZIKLETAK
BICIS TXOFI: 7€tik gora/ordu 1
Paulino Mendivil, 5.
Tel. (+34)944648381
CICLOS OLABARRIETA: 5€tik gora/ordu 1
Errekagane kalea, 16B.
Tel. (+34)944644798 www.olabarrieta.cc
GETXOBIZI: 2€/egun 1
Bizikletak erraz alokatu aplikazioaren edo webgunearen bidez. Guztira 72 bizikleta mekaniko, eroso eta ergonomiko izango dira Getxoko mutur batetik bestera joateko, 13 geltokitan banatuta; ordutegia 06: 00etatik 22: 30era izango da. Alokairu bakoitzeko gehieneko iraupena 90 minutukoa da; ibilaldi luzeagoa egin nahi baduzu, itzuli bizikleta-geltoki batera, itxaron 15 minutu eta bizikleta bat har dezakezu berriro eta jarraitu pedalei eragiten! Nextbike aplikazioak bizikleta eta geltoki guztiak erakutsiko dizkizu denbora errealean.
Tel. (+34)900293551 www.nextbike.es App nextbike by TIER
FAMILIARENTZAKO ZAMA-BIZIKLETA ELEKTRIKOA
CICLOS OLABARRIETA: 10€tik gora/ordu 1
Errekagane kalea, 16B.
Tel. (+34)944644798 www.olabarrieta.cc
TRIZIKLO ELEKTRIKOAK
CICLOS OLABARRIETA: 10€tik gora/ordu 1
Errekagane kalea, 16B.
Tel. (+34)944644798 www.olabarrieta.cc
UMEENTZAKO BIZIKLETAK
CICLOS OLABARRIETA: 5€tik gora/ordu 1
Errekagane kalea, 16B.
Tel. (+34)944644798 www.olabarrieta.cc
HIBRIDOA / MTBA / ELEKTRIKOA
DESKONECTA: 28€tik gora/egun 1 (Hibridoa) / 30€tik gora/egun 1 (MTBA) / 35€tik gora/egun 1 (Elektrikoa*)
Tel. (+34)649071616 www.deskonecta.com
*Track interaktiboa eta ibilbidearen mapa barne.
Zikloturismoa Getxon, udalerria bisitatzeko modu jasangarria
Presa barik eta pedalkada bakoitzaz gozatuz: horrelaxe bizitzen da zikloturismoa Getxon, Euskal Kostaldeko udalerria, zeinetan pasealeku idilikoak baitaude xehetasunik galdu gabe auzoak ezagutzeko.
Getxo Monumentalekojauregitxo garrantzitsuenetara begira dauden itsas pasealekua eta Zugatzarteko pasealekua ezagutu ahalko dituzu Algortako Portu Zaharretik irten eta Areetako hirigune eta merkataritza-gunera arteko ibilbidean. Bertan, Bizkaia Zubia ikonikoa ikusiko duzu, Euskadiko Aro Industrialaren eraikuntza garrantzitsuenetako bat.
Turista animatuenentzako beste aukera bat da bizikletaz joatea Galeako pasealekura eta kostaldea zeharkatzea Gorrondatxe-Azkorri hondartzara arte, itsaslabarren gainetik Bizkaiko golkoko ikuspegiez gozatuz. Getxoko bizikletak alokatzeko zerbitzuaren bidez, benetako zikloturismoaz gozatu ahalko duzu.
Zalantzarik baduzu, jar zaitez Getxoko Turismo Bulegoarekin harremanetan; bertan lagunduko dizute eta bizikletaz egiteko ibilbiderik onena planeatzen lagunduko dizute, bai eta informazio baliotsua eman ere jateko etenaldi bat egiteko tokiei buruz (jatetxeak edo pintxoen tokiak) edo ostatu hartzeko tokiei buruz, zure egonaldia egun bat baino gehiagokoa den kasuetan.