Tramiteak


ALTA JAIOTZAGATIK

Kudeaketa Unitatea


ESTATISTIKA

Deskribapena


Prozedura honen bidez, jaiotako pertsonei erroldan alta ematea tramitatzen da. Umeak erroldatzeko betebeharra gurasoena, tutoreena edo umeekin bizi diren adin nagusiko pertsonena da.
Udaleko errolda Administrazioko erregistroa da eta bertan udalerri bateko bizilagunak ageri dira. Erroldako datuek frogatzen dute pertsona hori udalerrian bizi dela eta ohiko bizilekua bertan daukala. Datu horiei buruz ematen diren ziurtagiriak dokumentu publikoa eta fede emailea izango dira Administrazioaren ondorio guztietarako.
Erroldatuta egoteak, besteak beste, hautatzeko eta hautatua izateko eskubidea ematen du. Udal zerbitzuak erabiltzeko eskubidea ere ematen du, hala nola, Udalaren kirol-instalazioak erabiltzea, Udalak ematen dituen laguntza eta bekak eskuratzea, eta abar.
Erroldatzea helbide jakin batean egin behar da beti.
Jaiotzagatiko alta modu bitan egin daiteke:
1. Gurasoek eurek umea Erregistroan inskribatuz.
2. Estatistikako Erakunde Nazionaletik (INE) Udalaren Erregistro Sailari hilero fitxategi elektronikoak igorriko dizkiote, eurek erregistratutako altekin, udalerri bakoitzak INEko datuak bere datuekin kontrastatzeko eta informazioa eguneratzeko.

Eskakizunak


*Gurasoak edo bietako bat Getxon erroldatuta egotea

Dokumentazioa


*Familia liburua (jatorrizkoa eta fotokopia) edo jaiotza-agiriaren ziurtagiria
*Jaiotzeko Altaren Zinpeko baimena: jaio berria gurasoena ez den helbidean erroldatzen bada, helbide horretan erroldatutako pertsonen zinpeko baimena
*Gurasoen baimena: jaio berria gurasoena ez den helbidean erroldatzen bada, gurasoen beraien baimena beharko da
*Gurasoen Nortasuna egiaztatzen duten agiriak. Jaio berria gurasoena ez den beste helbide batean erroldatzen bada, gurasoen nortasuna egiaztatzen duten agiriak eskatuko dira.

Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak


Aurrez aurre

HAB Areeta/Romo


Tramitazioa \ Dokumentazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Mesedeetako kalea 13

Ordutegia:Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00. Hitzordua eskatzea gomendatzen da 94 466 00 00 telefonoan edo hemen: Aldez aurreko hitzordua

Kokapena:Areeta

Posta kodea:48930

Telefonoa:944660266

E-maila:hab.romo@getxo.eus

HAB Algorta


Tramitazioa \ Dokumentazioa \ Informazioa \ Inprimakiak

Torrene 3

Ordutegia:Astelehenetik ostiralera: 08:00 - 14:00. Hitzordua eskatzea gomendatzen da 94 466 00 00 telefonoan edo hemen: Aldez aurreko hitzordua

Kokapena:Algorta

Posta kodea:48991

Telefonoa:944660366

E-maila:hab.algorta@getxo.eus

Telefonoz

Telefono arreta-zerbitzua


Informazioa

Ordutegia:Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara

Telefonoa:944660000

Baliabideak


Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

Indarrean dagoen araudia


Estatistika Sailaren Arauak erroldak biltzeko eta helbide aldaketak izapidetzeko NORMAS DPT ESTADISTICA.doc

2612/1996 Errege Dekretua, abenduaren 20koa, Toki-Erakundeetako Biztanleriari eta Lurralde Mugaketari buruzko Araudia aldatzen duena, uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuaz onetsia Real Decreto 2612-1996 de 20 de diciembre, por el que se modifica el Reglamento de Población y Demarcación Territorial de las Entidades Locales.pdf

Erantsitako agiriak


Erroldatzeko baimena DN.01 Autorizacion de empadronamiento.doc

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +