GIZARTE ZERBITZUAK
Eguneko egoitzak arreta osoa ematen die mendeko pertsonei egunean zehar, zerbitzu horren helburua da autonomia pertsonala ahalik eta gehien hobetzea edo mantentzea, eta familiei edo zaintzaileei laguntzea.
- Eguneroko jarduera gehienak egiteko laguntza behar duen pertsona izatea. Osasun- eta gizarte-egoeren baremoekin neurtuko dira ezintasun fisikoa eta ezintasun psikikoa (Alzheimerra eta beste dementzia psikiko batzuk).
- 60 urte baino gehiago izatea.
- Bizkaian erroldaturik egotea.
- Hurbileko pertsonaren baten laguntza izatea, Eguneko Zentroan ez dagoenean arreta egokia bermatuta edukitzeko.
- Europako Batasuneko kide den estatu bateko naziotasuna izatea.
- Ez dira eguneko zentroetan onartuko: osasun-laguntza berezi-berezia behar duten pertsonak, hau da, bitarteko espezializatuak edo zainketa asko behar dituztenak; ohetik altxatu gabe betiko egon behar dutenak, eta etxean tratu txarrak jasaten dituztenak.
Gizarte Zerbitzuetako Arloa - Bulego Nagusia
Urgull k. z/g
Ordutegia:Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara
Kokapena:Algorta
Posta kodea:48991
E-maila:gizartez@getxo.eus
Gizarte Zerbitzuetako Arloa (Andra Mari)
Urduñako Mendatea kalea 16
Ordutegia:Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara
Kokapena:Algorta
Posta kodea:48993
E-maila:gizartez@getxo.eus
Gizarte Zerbitzuetako Arloa (Romo – Areeta)
Monte Gorbea Kalea,10 (Gobelaurreko kantoia)
Ordutegia:Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara
Kokapena:Romo
Posta kodea:48930
E-maila:gizartez@getxo.eus
6 hilabete
Eskaera ezeztea
113/2016 Foru Dekretua, eguneko zentroetan sarrera arautzen duena 190_es_Norm.pdf