GIZARTE ZERBITZUAK
Familiako zainketetarako LAGUNTZA EKONOMIKOA, zaintzaile ez-profesionalak emandako arreta-gastuei estaldura ematen laguntzeko; horrela aitortuko da ezarritako eskuragarritasun-baldintzak
betetzen direnean.
a) Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egon behar da.
b) Mendetasuna duen pertsonari arreta eskaintzeko eta zaintzeko lanak haren etxean egin behar dira.
c) Mendetasuna duenari ematen zaizkion arreta eta zaintza haren beharretara egokituta egon behar dira, pertsona horrek duen mendetasunaren gradu eta puntuazioaren arabera.
d) Mendetasuna duenari arreta eta zaintza eskaintzen dizkion pertsonak hurrengo artikuluan ezarritako baldintzak bete behar ditu: egokia izan behar da, gaitasuna eta prestakuntza izan behar
ditu, mendetasuna duen pertsonarekin bizi behar du, haren ahaidea izan behar da, eta bizilekuari dagokion administrazio-egoerari dagozkionak bete behar ditu.
e) Mendetasuna duen pertsonaren ohiko etxebizitzak bertan bizitzeko baldintza egokiak izan behar ditu, eman beharreko laguntza garatu ahal izateko.
f) Arreta eskaintzeko banakako programak egokitzat jo behar du prestazio hau.
g) Mendetasuna duen pertsonari arreta eskaintzeko behar besteko denbora izan behar da, eta erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiaztatu behar da inguruabar hori.
h) Aintzat hartu behar dira Bizkaiko Foru Aldundiaren itunak, irizpideak eta gomendioak
Gizarte Zerbitzuetako Arloa - Bulego Nagusia
Urgull k. z/g
Ordutegia:Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara
Kokapena:Algorta
Posta kodea:48991
E-maila:gizartez@getxo.eus
Gizarte Zerbitzuetako Arloa (Andra Mari)
Urduñako Mendatea kalea 16
Ordutegia:Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara
Kokapena:Algorta
Posta kodea:48993
E-maila:gizartez@getxo.eus
Gizarte Zerbitzuetako Arloa (Romo – Areeta)
Monte Gorbea Kalea,10 (Gobelaurreko kantoia)
Ordutegia:Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara
Kokapena:Romo
Posta kodea:48930
E-maila:gizartez@getxo.eus
152/2016 Foru dekretua, familia barruko zaintzetarako prestazioa arautzen duena DF 152-2016, de Prestación económica dependencia.pdf