GIZARTE ZERBITZUAK
Oinarrien xedea da 2022rako dirulaguntzak ematea arautzea, udal-aurrekontuetan ezarritako mugen barruan, Getxoko udalerrian jarduerak egiten dituzten edo Getxoko edozein sektore-eremutan gizarte-kohesioaren arloan jarduerak egiten dituzten nortasun juridikoa duten eta irabazi-asmorik ez duten erakundeei, elkarteei edo fundazioei (aurrerantzean entitateak).
- Sentsibilizazioa eta heziketa gizarte eraldaketarako
- Haurrak eta gazteak
- Zahartze aktiboa
- Balioetan oinarritutako heziketa
- Adikzioak prebenitzea
- Gizarte Zerbitzuak
Edo zeharkako beste politiketatik jarduten dutenei:
- Berdintasuna
- Kulturartekotasuna
- Aniztasun funtzionala
- Belaunaldi aniztasuna
- Aniztasun afektibo-sexuala
- Elkartasuna
Dirulaguntzen erakunde hartzaileek hurrengo hauek beteko dituzte:
- Irabazteko asmorik ez izatea.
- Dagokien erregistro publikoan erakunde gisa erregistratuta egotea oinarri arauemaileak onartzen diren egunean, gutxienez urtebeteko antzinatasunez.
- Getxoko Erakundeen Erregistroan inskribatuta egotea, udalerrian egoitza edo delegazioa duten erakunde guztiak.
- Getxoko Udalarekin eta Ogasun Publikoarekin (Forukoa edo Estatukoa) dauden zerga betebeharrak egunean izatea, baita Gizarte Segurantzarekin ere.
- Gizarte kohesioaren arloan jarduerak garatzea.
- Proiektua oso-osorik Getxon gauzatzea eta proiektuaren hartzaileen artean gutxienez % 50 getxotarrak izatea.
Erakundeek ezin izango dira dirulaguntzen onuradun izan, baldin eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan xedatutako inguruabarren batean badaude. Halaber, ezingo dute parte hartu sexuarengatiko diskriminazioa dela eta, administrazio zehapena edo penala betetzen ari diren erakundeek edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen babesean ebazpen honetan aurrez ikusitako laguntzak eskuratzeko debekua dutenek.
a) Eskabide normalizatua (I eranskina).
b) Eskaera egingo duen ordezkariaren NANaren/AIZaren fotokopia.
c) Erakundearen IFKren fotokopia.
d) Erakundearen estatutuen fotokopia.
e) EJko Elkarteen Erregistroan, Udal Erregistroan edo dagokion erregistroan inskripzio-ziurtagiriaren fotokopia.
f) Eskaerek 3.000 euro gainditzen badituzte, Bizkaiko Foru Ogasunaren edo beste edozein Ogasun Publikoren (Forukoa edo Estatukoa) ziurtagiria, eta Gizarte Segurantzarena, non adierazten den Bizkaiko Foru Ogasunarekin edo beste edozein Ogasun Publikorekin (Forukoa ala Estatukoa) eta Gizarte Segurantzarekin zerga-eskakizunak eguneratuta daudela. Ziurtagiria ofizioz eskatuko da erakunde eskatzaileak kontra egiten ez badu.
g) Udalak ofizioz egiaztatuko du erakunde eskatzaileak zerga-zorrik duen ala ez.
h) 1. ildoan, erakundeari buruzko datuak (II eranskina).
i) 2. ildoan, erakundearen proiektua (III eranskina).
Proiektua beren-beregi III. eranskineko formatuan entregatuko da eta ez ditu 30 orrialde baino gehiago izango (A4, alde batetik idatzita, 1,5eko lerroartea eta Arial 12 letra). Ez dira irakurriko ez ebaluatuko luzera hori gainditzen duten orriak.
j) Udalak, kasu zehatza kontuan hartuta, erakunde eskatzaileari edozein dokumentazio osagarri eskatu ahalko dio.
Udalak erakundeei eskatu aurreko bi urteetan antzeko dirulaguntza eman badie, ez dituzte berriz dokumentuak aurkeztu beharko, aldaketarik ez badute, baina eskaeran berariaz adieraziko da inguruabar hori.
Administrazio Elektronikorako Bulegoa (ONA edo NAN elektronikoa)
Web: https://www.getxo.eus/aeb
Hiru hilabete, eskabideak aurkezteko ezarritako epea amaitzen den egunetik zenbatzen hasita.
Dirulaguntzaren eskaera ezestea.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
GETXO UDALERRIKO GIZARTE KOHESIOAN LAN EGITEN DUTEN ERAKUNDEEI DIRULAGUNTZAK EMATEKO DEIALDIA ETA OINARRIAK 2022ko dirulaguntzak emateko oinarriak eta deialdia.pdf
Gizarte-Kohesioaren dirulaguntza eskaera (I eranskina) DN.531 Anexo I Solicitud de subvencion de Cohesion Social.doc
Erakundeari buruzko datuak (II eranskina) DN.532 Anexo II Datos relativos a la entidad - Cohesion Social.doc
Erakundearen proiektua (III eranskina) DN.533 Anexo III Proyecto de la entidad - Cohesion Social.doc
Memoria Gizarte-Kohesiorako dirulaguntza justifikatzeko (IV eranskina) DN.534 Anexo IV Justificacion subvencion Linea 1 - Cohesion Social.doc
Egindako proiektu edo jardueraren memoria zehatza (V eranskina) DN.535 Anexo V Justificacion proyecto subvencion Linea 2 - Cohesion Social.doc