GIZARTE ZERBITZUAK
Aldizkakoak ez diren laguntzak aldizkakoak ez diren udal-prestazio ekonomikoak dira. Laguntza horiek aparteko gastu zehatzei aurre egiteko behar besteko baliabideak ez dituzten Getxoko udalerriko bizilagunentzat dira, eta beharrezkoak direnak gizarte-bazterketako egoerak prebenitu, ekidin edo arintzeko.
Finalista-izaera dute, eta eman diren xederako soilik bideratzen dira.
Udalaz gaindiko arloan indarrean dagoen legerian aurreikusitako era guztietako prestazio eta baliabide sozialen izaera subsidiarioa dute, eta osagarria hala badagokio.
Lan-balorazioa eskatzen dute, bai eta onuradunaren parte-hartzea ere Gizarte Langilearekin erabakitako esku-hartze plan batean;
- Adinez nagusia izatea, beren kargu adin txikikoak dituzten adin txikikoen kasuan salbu.
- Getxoko udalerrian erroldatuta egotea gutxienez Laguntza eskaera egin baino 6 hilabete lehenago; adin txikikoak beren kargu duten kasuetan salbu eta 6 edo hilabete gehiagoz haurdun dauden emakumeen kasuan salbu, non erroldako antzinatasun-baldintza ez da eskatuko.
- Behar besteko diru-sarrerarik ez izatea dagokion laguntza-motan jasotzen diren gastuei aurre egiteko.
- Esku-hartze sozial integraleko planean parte-hartzea, gizarte-langilearekin adostuta (prestazioko izapidea gizarteratzeko prozesuaren jarduera bat gehiago da). Gizarte-langileak egoera txosten sozialaren bidez bermatuko du.
- Eskatzailearen NAN txartelaren fotokopia eta, hala badagokio, familia-unitateko gainerako kideena.
- Familia-liburuaren fotokopia edota hala badagokio, zaintza eta babespea edo tutoretza egiaztatzen duten dokumentuak.
- Familia-unitateko kide guztien diru-sarreren ziurtagiriak (nominak, pentsioak, langabeziako prestazioak/sorospenak).
- Eskatzailearen ondasun higigarri eta higiezinen ziurtagiriak eta, hala badagokio, familia-unitateko kide guztiena (estatukoa, forukoa eta jatorrizko herrialdekoa).
- Errenta-aitorpenaren fotokopia edo, hala badagokio, egin ez izanaren Ogasuneko ziurtagiria.
- Bizikidetza Unitateko kide guztien lan-bizitza
- Bankuko dokumentua aldizkakoa ez den laguntza helbideratzeko eta , hala badagokio, bankuko endosua.
- Laguntza eskatzen duen gastuen fakturak edo aurrekontuak.
- Behar-egoera abalatzen duen beste edozein dokumentu edota Gizarte Langileak hura egiaztatzeko eskatzen duena.
Gizarte Zerbitzuetako Arloa (Andra Mari)
Urduñako Mendatea kalea 16
Ordutegia:Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara
Kokapena:Algorta
Posta kodea:48993
E-maila:gizartez@getxo.eus
Gizarte Zerbitzuetako Arloa (Romo – Areeta)
Monte Gorbea Kalea,10 (Gobelaurreko kantoia)
Ordutegia:Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara
Kokapena:Romo
Posta kodea:48930
E-maila:gizartez@getxo.eus
Gizarte Zerbitzuetako Arloa - Bulego Nagusia
Urgull k. z/g
Ordutegia:Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara
Kokapena:Algorta
Posta kodea:48991
E-maila:gizartez@getxo.eus
Hiru hilabete
Eskaera ezestea
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
2023ko Getxoko Udaleko Gizarte-laguntzen irizpideak eta onuradunak bete beharreko baldintzak AMNP 2023.pdf
Aldizkakoak ez diren udal laguntzetarako eskaera DN.239 Solicitud de Ayudas Economicas No Periodicas Municipales.doc
Informazioa datuak kontsultatu eta egiaztatzeari buruz - Aldizkakoak ez diren udal laguntzak DN.335 Consulta y verificacion de datos - AMNP.doc
Ordezkatzeko baimena ematea (Gizarte-Kohesioa). Prestazio ekonomikoak DN.410 Otorgamiento de representacion (Cohesion Social). Prestaciones economicas.doc
Banku helbideratzeko orria Gizarte Zerbitzuetarako. Prestazio ekonomikoak DN.316 Hoja de domiciliacion bancaria para Servicios Sociales. Prestaciones economicas.doc
Gizarte Zerbitzurako banku dokumentazioa. Prestazio ekonomikoak DN.223 Documentacion bancaria para Servicios Sociales. Prestaciones economicas.doc
Erantzukizunpeko aitorpena Gizarte Zerbitzuetarako - Jatorrizko herriko higiezinak DN.426 Declaracion responsable para SS - Bienes del pais de origen.doc
Erantzukizunpeko aitorpena Gizarte Zerbitzuetarako - Diru-sarrerak DN.427 Declaracion responsable para SS - Ingresos.doc
Zirutagiria Gizarte Zerbitzuetarako - Erkidegoaren Administrazioa DN.428 Certificado para SS - Administración de la Comunidad.doc
Erantzukizunpeko aitorpena Gizarte Zerbitzuetarako - Enplegatzailea DN.430 Declaracion responsable para SS - Empleador.doc
Erantzukizunpeko aitorpena Gizarte Zerbitzuetarako - Langilea DN.429 Declaracion responsable para SS - Empleado.doc
Erantzukizunpeko aitorpena Gizarte Zerbitzuetarako - Etxebizitza-errentaria DN.431 Declaracion responsable para SS - Arrendatario de vivienda.doc
Erantzukizunpeko aitorpena Gizarte Zerbitzuetarako - Izatezko bikotea DN.432 Declaracion responsable para SS - Pareja de hecho.doc