Tramiteak


DIRULAGUNTZARAKO ESKAERA GETXOKO UDALERRIAN ETXEBIZITZA ALOKATZEKO

Kudeaketa Unitatea


ONDAREA

Deskribapena


Dirulaguntzak Getxoko gazteek etxebizitza alokatzeko 2023. eta 2024. urteetan.

Eskakizunak


- Eskatzaileak, diruz lagunduko den epean, 18 eta 35 urte artean izan beharko ditu.
- Indarrean dagoen errentamendu-kontratu baten titularra izan behar da ohiko bizilekurako, 2023ko uztailaren 1etik aurrera eta 2024ko ekainaren 30era artekoa; kontratuaren gutxieneko iraupena urtebetekoa izango da. Kontratua amaitzen edo hasten bada diruz lagundutako aldiaren barruan, diruz lagundu beharreko zenbatekoak kontratua indarrean dagoen denborari dagozkionak izango dira.
- Kontratuaren hileko errenta ezin izango da 1.100 eurokoa baino handiagoa izan (garaje-, trasteleku- eta komunitate-gastuak kanpo utzita), oinarrietan jasotako ohiz kanpoko kasuan izan ezik.
- Eskatzaileak dirulaguntzaren xede den etxebizitza horretan bertan egon beharko du erroldatuta dirulaguntza eskatzen duen aldian.
- Etxebizitzan erroldatuta egongo dira soilik errentamendu-kontratuaren titularrak, eta, egotekotan, 18 urtetik beherako emantzipatu gabeko adingabeak eta/edo aurrekoen kargupean dauden nagusiak.
- Arau orokor gisa (kontsultatu salbuespenak oinarrietan), eskatzaileak ez du etxebizitzarik izango jabetzan, eta ez du izango azalera-eskubiderik edo usufrukturik ere eskaera egin duen unean eta diruz lagundutako aldian. C motako bizikidetzako unitateetan, beste ezkontidea edo egitatezko bikotekidea ere ezin izango da horrelakoren baten jabe izan, nahiz eta eskatzaile gisa aurkeztu ez.
- A eta B motako bizikidetzako unitateak osatzen dituzten eskatzaileen urteko diru-sarrera haztatuak (2022ko PFEZ) ez dira 27.125 euro baino gehiago izango; eta eskatzaileek C motako bizikidetzako unitateak osatzen badituzte, bien artean, ezin izango dute 42.315 euroko kopurua gainditu, nahiz eta eskatzailea horietako bat baino ez izan.
- Eskatzaile guztiek Getxoko Udalarekiko zergak, tasak, arielak eta zehapenak eguneratuta izango dituzte eta zerga-obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta izango dituzte.
- Eskatzailea ez da egongo Azaroaren 17ko 38/2003 Dirulaguntza Orokorren Legearen 13. artikuluan aurreikusitako egoeretan.
- Eskatzailea ezin izango da izan aldi berean beste erakunde batzuek alokairurako emandako laguntza edo dirulaguntza baten onuraduna.
- Alokatutako etxebizitzak Getxon egon behar du, bizigarritasun-lizentzia eduki eta udal-erroldan alta emanda izan.

Dokumentazioa


Deialdia arautzen duten berariazko oinarrien seigarren oinarrian zehaztutakoa.

Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak


AEB

Administrazio Elektronikoko Bulegoa - Alokairurako dirulaguntzak

Tramitazioa

Web: https://www.getxo.eus/aeb

E-Posta

Ondarea eta Etxebizitza

Informazioa

E-maila:ondarea@getxo.eus

Telefonoz

Ondarea eta Etxebizitza - Alokairurako dirulaguntzak

Informazioa

Ordutegia:Astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara

Telefonoa:944660044

Gehieneko epea konpontzeko eta jakinarazteko


Sei hilabete, deialdia argitaratzen den egunetik aurrera.

Epe barruan konpondu ez izanaren ondorioak


Epea igaro bada, eta ebazpena berariaz ematen ez bada, ulertuko da dirulaguntzaren eskaera atzera bota dela.

Baliabideak


Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

Indarrean dagoen araudia


2023-2024. urteetan etxebizitzaren alokairu-gastuetarako Getxon gazteei dirulaguntzak emateko oinarri bereziak. Oinarri bereziak (2023-2024).pdf

Erantsitako agiriak


Dirulaguntza-eskaera Getxoko udalerrian etxebizitza alokatzeko DN.304 Solicitud subvencion alquiler vivienda.doc

Dirulaguntzaren informazioaren laburpena DN.309 Subvenciones alquiler vivienda en Getxo.doc

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +