Tramiteak
IBILGAILUENTZAKO IBIA EDO PASABIDEA (ALTA, BAJA, TITULAR-ALDAKETA, PLAKA BERRIA)
Kudeaketa Unitatea
Hirigintza
Deskribapena
Ibilgailu automobilentzako sarbideak erkidego-garajeetara, biltegietara, zamalanak egiten diren lokaletara, ibilgailuak konpontzen dituzten tailerretara eta finka partikularretara (ibi bakarra), betiere, horretarako espaloiak edo jabari edo erabilera publikoko bestelako ondasun batzuk zeharkatu behar badira (sartzen dira altak, bajak, titular-aldaketak edo aurrekoa hondatu edo galtzeagatik egin beharreko plaka berriak).
Izapideak:
Prozedura erraztua
Dokumentazioa
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIO OROKORRA:
Dokumentu hauek kasu guztietan aurkeztu behar dira:
1.1. Dagokion eskariaren inprimaki normalizatua: Prozedura erraztua:
1.2. Eskatzaile, sustatzaile edo ordezkariaren nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa eta ordezkaritzaren ziurtagiria.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIO ESPEZIFIKOA:
- Ibilgailu automobila sartu nahi den garaje, biltegi, zamalanak egiten diren lokal, ibilgailuak konpontzen dituzten tailer edo finka partikularraren irekiera-baimenaren edo aurreko komunikazioaren fotokopia.
- Kokapena: ibia zehatz-mehatz non jarri nahi den azaltzea, Udalaren kale-izendegiaren (edo udal-kartografiaren) plano, krokis edo fotokopia batean.
- Eskatutako ibi edo pasabidearen krokis edo marrazki zehatza.
- Egin beharreko obren aurrekontu xehatua, hala badagokio.
Tramitatzeko eta inprimakiak/galdetegiak/dokumentazioa lortzeko bideak
Aurrez aurre
HAB Areeta/Romo (aurretiko hitzorduarekin)
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak
Mesedeetako kalea 13
Ordutegia:Hitzordua eskatu beharko da 94 466 00 00 telefonoaren bidez (08:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera) edo Aurreko hitzordua
Kokapena:Areeta
Posta kodea:48930
Telefonoa:944660266
Fax:944660116
E-maila: hab.romo@getxo.eus
HAB Algorta (aurretiko hitzorduarekin)
Tramitazioa \ Informazioa \ Inprimakiak
Torrene 3
Ordutegia:Hitzordua eskatu beharko da 94 466 00 00 telefonoaren bidez (08:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera) edo Aurreko hitzordua
Kokapena:Algorta
Posta kodea:48991
Telefonoa:944660366
Fax:944660119
E-maila: hab.algorta@getxo.eus
Gehieneko epea konpontzeko eta jakinarazteko
HILABETE BAT.
Epe barruan konpondu ez izanaren ondorioak
Berariazko erabakiaren berri emateko epea amaitu bada eta eskatzaileak jakinarazpenik jaso ez badu, eskaria baztertutzat joko du, administrazio-isiltasunagatik, ibia jartzeko jabari publikoko eremu bat hartu behar delako.
Baliabideak
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
Indarrean dagoen araudia
Hirigintza-lizentziei eta komunikatutako egintzei buruzko udal ordenantza
normativa_eu.htm
Udal herri jabaria atzemateagatiko tasen zerga Ordenantza Araupetzailea
normativa_eu.htm
Herri Administrazioen Administrazio-prozedura erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 legea
Ley 39-2015 de 1 octubre de Procedimiento Administrativo Común AAPP.pdf
Erantsitako agiriak
Obrak eta jarduerak gauzatzeko eskaera
DN.269 Solicitud para realizacion de obras y actividades.doc
Obra eta jarduerak gauzatzeko borondatezko ordezkaritza ematea
DN.272 Otorgamiento representacion voluntaria obras actividades.doc
Titularra aldatzeko baimena
DN.270 Autorizacion para cambio de titular.doc