Data: 2022/2/19 - 2022/2/19
Ordutegia: 19.30
Tokia: Andrés Isasi entzunaretoa (Areeta)

5€ (gaur egungo osasun egoera dela eta, besterik jakinarazi arte, sarrerak leihatilan erosiko dira ekitaldiaren egunean, 16:30etik aurrera)
Capriccio Vocale Coruñan jaio zen 1999an, eta kasualitatez elkartu ziren, bakoitza bere kontura hainbat urtez musika garatzen aritu ondoren.
Egitarauan kontzertuetako espainiar abestiak, Galiziako lirika, erromantzak, zarzuelako duoak eta opera zatiak sartzen dira.
Capriccio Vocale adiskidetasun-adierazpen partekatua da, baita musika elkarrekin egitearen plazera ere.
- Olga Raíces. Sopranoa
Caracasen jaio zen, Venezuelan. Musika Hezkuntzako irakasle espezialista da. Santiago de Compostelako Kontserbatorioan hasi zuen bere kantuko musika-heziketa, eta bertan bizi da.
Hainbat abesbatza-taldetan parte hartu zuen. Ana Fernaud, Marimí del Pozo, Teresa Tourné, Inés Rivadeneira eta Helena Lazarska irakasleekin hobetu zuen bere ahots teknika. 2013an, “Música en Compostela” Nazioarteko Unibertsitate Ikastaroko kantu-katedrara joan zen, eta bertan Isabel Penagos irakaslearekin lan egin zuen.
In Itinere ganbera-taldeko soprano bakarlaria izan zen, Erdi Arotik Barrokora bitarteko errepertorioan espezializatuz; harekin hainbat bira egin zituen Europan eta Amerikan zehar eta hiru disko grabatu zituen. Bakarlari gisa kolaboratu du honako hauekin ere: Terra a Nosa Orfeoiarekin, Santiago Katedraleko Kaperarekin, Madrigaliarekin, Collegium Compostelanum-ekin, Coruñako Ganbera Abesbatzarekin, Si Vis Me Canere-ekin, etab. Santiagoko Via Stellae jaialdian parte hartu zuen Federico María Sardelliren zuzendaritzapean.
Bakarlari gisa abestu du Madrilen, Palentzian, Guadalajaran, Granadan, Cartagenan, eta batez ere bere herrian, Galizian.
- Fernando Enseñat- Berea. Baritonoa
Artilleriako koronela da (DEM). Oso gazterik hasi zituen kantu-ikasketak Maria Luisa Nache sopranoarekin, bere jaioterriko kontserbatorioan, Coruñan, eta berriro ekin zien, geldialdi luze bat egin ondoren Akademia Orokor Militarrean sartu zelako, Conchita Fraga mezzosoprano coruñarrarekin eta, Madrilen, Fefi Arreguirekin lehenengo, eta Inés Rivadeneira mezzosopranoarekin geroago, hain zuzen zarzuelaren historian izan den ahots handienetakoarekin. Halaber, nazioarteko kantu-ikastaroetan parte hartu du Vienako Kontserbatorioko Helena Lazarska irakasle ospetsuarekin (Santiago), JL Webwer-ekin (Estrasburgo) eta Roland Schulz-ekin (Berlin).
Bakarlari gisa eta Capriccio Vocale taldearen kide gisa, hainbat kontzertutan parte hartu du Galizia osoan zehar, baita Espainiako gainerako hirietan (Madril, Sevilla, Granada, Cartagena, Iruñea, etab.) eta Europako hainbat herrialdetan ere (Portugal, Frantzia, Alemania, Kosovo, Libano). Hain zuzen Kosovon aukera izan zuen Katia Ricciarelli soprano handiarekin batera kantaldi batean parte hartzeko.
- Julián Jesús Pérez. Pianoa
Coruñan jaio zen. Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikan doktorea da (bikain cum laude),´Musika Hezkuntzan graduondokoa, Ingeles Filologian lizentziatua, Pianoan tituluduna eta Koru Zuzendaritzan diplomaduna.
Gaur egun, Musika irakasle titularra da Bigarren Hezkuntzan. María Moscosorekin hasi zituen musika-ikasketak eta Espainian eta atzerrian handitu eta hobetu zituen garrantzi handiko irakasleekin, besteak beste: Irina Moriatova eta Ilona Timchenko (pianoa), Inés Rivadeneira (kantua), Peter Phillips (polifonia), Javier Busto eta Martin Schmidt (koru-zuzendaritza).
1991n Polifoniako Rosa Sabater saria jaso zuen Música en Conpostela ikastaroan.
Universidade da Coruñako Musika Gela sortu eta zuzendu zuen, eta, bertan, Unibertsitateko Abesbatza, Kamerata Bokala eta UDC Ganbera Orkestra sortu eta zuzendu zituen; kontzertu-zikloak ere antolatu eta kudeatu zituen. Madrigalia Ganbera Abesbatza eta Coruñako Ganbera Abesbatza sortu eta zuzendu zituen. Ganbera-pianista gisa lan egiten du galiziar abeslariekin, batez ere Olga Raíces eta Fernando Enseñat-Berearekin, Capriccio Vocale hirukotean. Talde horiekin Espainia osoan eta Europako hainbat herrialdetan jarduten du. Ikerketaren arloan, hainbat liburu eta artikulu argitaratu ditu Espainiako eta atzerriko unibertsitate- eta argitaletxe-aldizkarietan.
- Egitaraua
I
Os teus ollos ….….........................………….... Manuel Curros Enríquez - José Castro “Chané”
Rosa de abril ……………….......................…........…… Rosalía de Castro - Andrés Gaos Berea
Negra sombra ……….......................…………………...…..… Rosalía de Castro - Juan Montes
Panxoliña ……..............................…………...............… Fermín Bouza Brey - Carlos Villanueva
Moldaketa, Julián Jesús Pérez. Laguntzailea, Mario Clavell Larrinaga (flauta)
Coita …………………...........................……............… Álvaro de las Casas - Antón García Abril
Anda, Jaleo ……………….............................……………..............……... Federico García Lorca
En un rincón del camino ………............................……………......….....…………. Adelino Barrio
Amor y odio …….................................…………........… Fernando Periquet - Enrique Granados
Aurtxoa seaskan ………........................………….....…… Claudio Sagarzazu - Gabriel Olaizola
II
Armida, dispietata... Lascia ch'io pianga (Rinaldo) …........................... Georg Friedrich Händel
Là ci darem la mano (Don Giovanni) ……........................…………. Wolfgang Amadeus Mozart
Vaga luna che inargenti …………………..................................................…….. Vincenzo Bellini
Malìa …………………………….......................……........ R. E. Pagliara - Francesco Paolo Tosti
¡Qué tiempos aquellos! (La del manojo de rosas) ……...............................…. Pablo Sorozabal
Noche hermosa (Katiuska) ………….......................………………...............…. Pablo Sorozabal
Dile (Don Manolito) ……………………………….......................…................…. Pablo Sorozabal
Dulce sueño (La viuda alegre) …………………….........................……………....…. Franz Léhar