Dantza
Data: 2023/1/29 - 2023/1/29
Ordutegia: 19:30
Tokia: Muxikebarri (Areeta aretoa)
Sonoma, Marcos Morauren (2013ko Dantza Sari Nazionala) La Veronal bere konpainiarentzat egindako sorkuntza berria da. Obra, gizakiak jatorrira eta gorputzera itzultzeko duen beharretik abiatzen da, gorputz hori bere existentziaren mugan dagoenean, eta bizirik irauteko aldarria egiten duenean, errealitatearen bilgarri birtuala gaindituz. Koreografoak 2016an Lorraineko Balletarentzat, “Le Surréalisme au service de la Révolution”, sortu zuen piezaren funtsezko ideiak berregiten ditu, Buñuelen irudia eta Paris kosmopolitaren ondoko Erdi Aroko Kalanda oinarri hartuta, diziplina jesuitikoaren eta askatasun surrealistaren artean. Sonomarena askatasunaren aldeko oihu sakona da.
Koprodukzioa: Luxemburgoko Les Théâtres de la Ville, Tanz im August/HAU Hebbel am Ufer, Grec 2020 Bartzelonako festibala – Bartzelonako Udaleko Kultura Institutua, Oriente Occidente Dance Festival, Theater Freiburg, CondeDuque Arte Garaikideko Zentroa, Mercat de les Flors, Temporada Alta, Hessisches Staatsballett Tanzplattform Rhein-Main markoan, Sadler 's Wells
Lankidetzan: Graner – Fàbriques de Creació eta Teatre L 'Artesà.
PYRENART mugaz gaindiko lankidetza-proiektuaren onuraduna, Interreg VA Espainia-Frantzia-Andorra POCTEFA 2014-2020 programaren esparruan - Eskualde Garapeneko Europako Funtsa (FEDER)
PLATEA -Arte Eszenikoen Estatuko Programa- eta INAEM – Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioaren eta ICEC – Kataluniako Generalitateko Kultura Sailaren laguntzarekin.
Saltokiak: