Gabonak Aldizkariak (PDF / 1 Mb)
Getxolandia
Areetako geltokia plazako carpa
Abenduaren 20tik urtarrilaren 5era
3.50 € 5 bidaia
Neska-mutilek Gabonetako oporrak gozatu ahal izateko, Getxolandiak hainbat atrakzio hartzen ditu (dragoiak, talka-autoak, igela, zaldiko-maldikoao eta abar), eta, baita, ohe elastikoak, puzgarriak, txikitxoenentzako ludoteka eta jolas-toki bat ere.
Egutegi eta ordutegia
Badator Olentzero
Euskarazko Produktuen Katalogo - Oparitu Euskaraz
Beste urte batez, Getxoko Udalak euskarazko produktuen katalogo berriaren 2.000 ale bantu ditu udalerriko, ikastetxe, institutu, euskaltegi, haurtzaindegi eta liburu-dendaren artean. Katalogoak ehunka erreferentzia biltzen ditu , urteko garai honetan seme-alabei, jostailuak euskarazko liburuak, musika edota bideoak erosterakoan kontuan hartzeko. Udalak 0 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteen 8.500 familiei bidali die eskutitz baten bitartez katalogoaren berri eta ekimenarekin kolaboratzen duten eta produktuak dituzten 20 bat liburu-dendaren zerrenda.
Erregen kabalgata
Urtarrilaren 5ean, igandean, Erregeen Desfilea berriz aterako da Getxoko kaleetara. 18:00etatik aurrera, zazpi karrozek eta bi fanfarrek hasiko dute bi zatiko ibilbidea; lehenengoa, Andra Mariko eta Algortako auzoetan, eta, bigarrena, Areetan eta Erromon. Aurten bi tona gozoki banatuko dira desfilean, zeliakoentzako baliagarriak.
Desfilearen lehenengo zatia Andra Mariko Kiroldegian hasiko da 18:00etan, eta auzo hori zeharkatuko du. Honen ondoren, Algortara pasatuko da, Maidagan kalean, Aingeruko etorbidean eta Telletxe eta María Andresena kaleetan zehar, Kasinoaren aurrean amaitzeko. Lehenengo ibilbide hau amaitu eta gero, 19:00ak aldera, Erregeak Algortako Kultur Etxera (Villamonte) joango dira txikitxoenekin mintzatzeko.
19:30ak aldera, desfilearen bigarren zatia hasiko da, Areetako eta Romoko auzoetan. Areetako etorbidean hasita, ibilbidea honako hau izango da:, Kale Nagusia, Ezekiel Agirre, Kresaltxu, Gorbea eta Gobelaurre. 20:15ean erregeak Areetako Andrés Isasi Musika Eskolara joango dira Erregeak haurrekin egoteko.
Karrozak
Aurtengo desfilean, ohi bezala, Errege Magoen karrozak izango dira eta, horiekin batera, beste gai batzuetan oinarritakoak. Karrozetan hiru erregeen morroiak eta mozorrotutako bidaiariak izango dira, gozokiak publikoari botatzeko. Gainera, fantasiako tren batek eta, giroa alaitzeko, bi fanfarrek eta beste 200 pertsonek (bertoko taldeak, Udaltzaingoa, Gurutze Gorriko kideak, boluntarioak...) parte hartuko dute ikuskizunean.
Gabonetan prebentziozko zaintza kanpaina egingo da merkataritza-guneetan