Galdutako objektuak

Getxoko Udaltzaingoaren Objektu Galduen Bulegoa Getxoko Udaltzaingoko Administrazio Unitatean dago, Algortako Alango kaleko 25. zenbakian.

Objetos perdidos

Getxoko Udaltzaingoaren Objektu Galduen Bulegoa Getxoko Udaltzaingoko Administrazio Unitatean dago, Algortako Alango kaleko 25. zenbakian.

Ordutegi jarraitua du 8.30 tik 14:00ak arte, udako ordutegian izan ezik. Aldi horretan ixteko ordutegia 13:30ean da.

Objektu Galduen Bulegoaren eginkizuna da Getxoko udalerrian, udaltzainek zein edozein herritarrek aurkitutako objektu guztiak bildu, sailkatu eta itzultzea.

Objekturen bat bidean aurkitzen baduzu, udaltzain bati eman diezaiokezu edo Udaltzaingoko Galdutako Objektuen Bulegoan bertan eman dezakezu. Bertan, zure datuen berri jaso ondoren, objektua automatikoki sailkatuko dute bere izaeraren arabera eta erregistroko zenbaki zehatza emango diote. Horretarako, bulegoak ad hoc egindako programa du; programa horrek objektuak eraginkortasunez kudeatzen ditu eta zentzuzko bilketa egitea ahalbidetzen du.

Ahal bada, galdutako objektuaren jabea topatzen dute eta berau aurkitu dutela jakinarazten diote. Jabea aurkitzea ezinezkoa gertatuz gero, objektua titularraren helbidean eman ahal izango dute, Getxoko erroldatze-orrian egonez gero; horrela ez bada, astebete ondoren dagokion administraziora bidaliko da.

Bi urte baino gehiagoz erreklamatu ez dituzten edo jabe aurkitzerik izan ez duten objektu guztiak obra sozialetara zuzenduko dituzte edo Garbigunean suntsituko dituzte, aurkitu dutenek eskatzen ez badute.

Si Ud. ha perdido un objeto en el municipio de Getxo puede ponerse en contacto con la Oficina de Objetos Perdidos, en el teléfono 944660200

Zuk objekturen bat galdu baduzu Getxoko udalerrian, harremanetan jar zaitezke Galdutako Objektuen Bulegoarekin, 944660200 telefono-zenbakiaren bidez. “Galdutako objektuen zerrenda” izenekoan aurkitutako gauzen zerrenda eguneratua ikus dezakezu. Zerbait galdu baduzu eta zerrenda horretan dagoen ala ez jakiteko, Udaltzaingoan jasotako objektuen berri duzu bertan.

Galdutako objektuen zerrenda

...

Getxoko Udaltzaingoa

Alango 25 (Algorta) Getxo

Telefonoa: 94 466 02 02
Faxa: 94 466 00 96
 Administrazio unitatearen ordutegia: 8.30 - 14.00