Nire Administrazio Elektroniko Bulegoa
Zer egin dezaket Nire Administrazio Elektroniko Bulegoan?
- Espedienteak kontsultatu abian daudenak eta amaitutakoak.
- Jakinarazpenak eta komunikazioak jaso. Begiratu gabeko jakinarazpenetara eta jasotakoetara edo arbuiatutakoetara sartu ahal izango zara.
- Egindako eta egin beharreko ordainketak kontsultatu. Egin beharreko ordainketen kasuan, ordainketen pasabiderako sarbidea duzu, ordainketa sarean egin ahal izateko.
- Egiaztagiriak kontsultatu
- Errolda agiriak atera, norbanakoarenak eta familiarenak
- Erregistroko idazpenak egin Udalarekin eta haren erakunde autonomoekin
- OHZko datuak kontsultatu, Getxokoak eta Bizkaikoak
- TAO txartelak
- Nire ibilgailuen datuak kontsultatu
- Getxo kirolak, ikastaroetan izena eman, pistak erreserbatu eta abar
- Egiaztatu dokumentu Getxoko Udalak eta bere erakunde autonomoek emandakoak
- Abisuak, kexak eta iradokizunak aurkeztu
- Beste administrazio batzuetako izapideetarako estekak (Gidabaimeneko puntuak kontsultatu, laneko bizitza, zerga datuak, Bizkaiko katastroa, Estatuko katastroko datuak)
- Musika eskola (datu pertsonalak, espediente akademikoa, txosten pedagogikoa, bertaratze faltak, ordutegiak, matrikula proposamenaren egiaztagiria)
- Faktura elektronikoak sartzeko puntu nagusia (FESPN) (Fakturak aurkeztu, fakturak sortu, fakturak kontsultatu, erreferentziak kontsultatu, zirriborroak eta txantiloiak kudeatu, faktura baten baliozkotasuna kontsultatu)
Nire Administrazio elektroniko Bulegora sartzeko, ezinbestekoa da modu seguruan identifikatzea, onartutako identifikazio elektronikoko bitarteko baten bidez.
Sartu Nire Administrazio Elektroniko Bulegoa
Laguntza behar duzu?
Sartzeko arazoren bat baduzu, harremanetan jarri zaitezke 94 466 020 telefonoaren bidez (zerbitzu elektronikoetako erabiltzaileen arreta zentroa), edo honako helbide honetan: eadministracion@getxo.eus