2022/3/25
Getxoko Turismo Bulegoak aurtengo plan eta esperientzien eskaintza argitaratu du. Oraingo honetan, 94 jarduera programatu dira (2021ean baino %11 gehiago) udalerriko 269 enpresak bultzatuak (horien %80 ostalaritzakoak eta %20 zerbitzu turistikoetakoak), eta horien %21 doakoak izango dira. Horrek esan nahi du apiriletik abendura 11.902 hitzordu edo aukera izango direla Getxoz gozatzeko.
Irantzu Uriarte Turismo zinegotziak aipatu duenez, programazio horren helburua da herritarrei eta bisitariei hurbiltzea bertako enpresek antolatutako eta Getxon egin daitezkeen plan eta esperientzien eskaintza guztia. “Getxo produktu anitzeko helmuga gisa kokatu nahi dugu, non jarduera asko egin daitezkeen, publiko eta gustu guztientzat, eta, beraz, urtean zehar behin eta berriz bisitatzea merezi duen. Alde batetik, baliabide ezagunenen ordezko planak eskaintzen ditugu Getxo ezagutzen duten bisitari eta txangozaleentzat udalerrian egonaldia errepikatzera animatzeko; eta bestetik, nahi dugu gure artean igarotzen duten egonaldia luza dezaten, tokiko enpresetan eta Getxo osoan eragin ekonomiko handiagoa izateko”.
Eskaintza homogeneoa da urte osoan, eta horrek agerian uzten du tokiko enpresen apus-tua eta desestazionalizazioaren aldeko norakoa. Plan eta esperientzien ehuneko handi bat jasangarriak dira; izan ere, ingurumenean eragin negatiborik ez izateaz gain, horietako askok balio dute ingurumena hobeto ezagutzeko eta zaintzeko. Plan gehien uztailean es-kaintzen dira (1411) eta gutxien azaroan (1169). Planak bermatuta dauden arren, aldez aurreko erreserba izapidetzea gomendatzen da beti, plaza ziurtatzeko.
Aurreko urteetan bezala, lau jarduera-talde handitan banatzen da eskaintza:
Eskainitako jarduera guztien %33 da. Ohikoez gain (irteerak belaontziz Abratik edo itsasa-darretik, bataioa eta surf ikastaroak, irteerak paddle-surfean, bela ikastaroak…), aurten honako berrikuntza hauek ere izango ditugu: “E-foil, hegan egin ur gainean, taula hegalari batean”, “Wing-foil: ikasi hegan nabigatzen” (bi jarduerak bakarrak dira Bizkaiko kostalde-an), “Ocean cleaning” (itsasoko hondakinen bilketa eta paseoak piraguan), eta “Txalupa bat, nabigatu zure erara”, ontzia patroirik gabe alokatzekoa.
Eskaintza osoaren %38 da. Hemen izango dira berriro Bizkaia Zubia–Gizateriaren Onda-rea– bisitaldiak, itsasontziz eta taxiz audiogidatutako bisitak, Etxe Handien Pasealekura autogidatuak, bisita gidatuak… eta, berrikuntza gisa, Punta Begoña Galerien inguruko hainbat proposamen gehitu dira (bisitak eta tailerrak), “Getxo bere sustraietatik” eta “Hile-rri bat itsasoari begira” bisita gidatuak, “Erregeen bide zaharretik” eta “Areetako sustraie-tatik” antzeztutako bisitak, eta “Getxo atzerritarrentzat: kultura- eta gastronomia-tailerra”.
Bisitari aktiboenek bilatzen dituzten proposamenen %20 osatzen dute: Yoga itsasoari be-gira, basoko bainua, zaldiketa, skate, running, martxa nordikoa, bizikleta elektrikoan ibil-bide autogidatua… Aurtengo nobedadeak Geogynkana familiarra Flysch-ean eta Golf In-door izango dira.
Jardueren %9 udalerriko alderik zaporetsuena ezagutzeko antolatu dira: master klaseak, euskal artisau-garagardoen dastaketak, “Urdaiazpikoaren sekretuak” esperientzia, sukalda-ritza tailerrak familian, “Bete zure kapritxoa eta pintxoak”... Aurtengo berrikuntza izango dira dastatze gastronomikoak Kirol Portuko establezimendu berri batean eta garagardo, cava eta bermuten dastaketak.
Zure eskaintza hurrengo kanpainara atxikitzea gustatuko litzaizuke? Urrian/azaroan enpresak hurrengo urteko kanpainara atxiki ahal izateko deialdia ireki genuen. Adi egon edo idatzi mezu elektroniko bat zure datuekin getxoplanak@getxo.eus helbidera eta zurekin harremanetan jarriko gara deialdi berria irekitzen dugunean.