2022/11/11
Getxoko Udalak, "Getxo Merkataritza Digitala" programaren bidez, 18.355 euroko dirulaguntza eman du udalerrian jarduera horrekin lotutako 28 merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduren eraldaketa digitalerako proiektuetarako.
Digitalizazioa funtsezko faktorea da negozioen lehiakortasuna hobetzeko, baina bakoitzaren izaeraren arabera, beharrak askotarikoak izan daitezke, bai barne-kudeaketan, bai bezeroekiko merkataritza-kanalean.
Besteak beste, honako helburu hauek dituzten proiektuak lagundu dira diruz: TicketBai-ra egokitzea (20); erosketa- eta salmenta-prozesuak automatizatzea (10); informatutako erabakiak hartzea: enpresa-baliabideak planifikatzeko sistema – kudeaketako ERPPak (10); web-orriak garatzea (8) edo komunikazio-kanal berriak ezartzea (8).
“Getxo Merkataritza Digitala” izeneko programak 30.000 euroko aurrekontua du, eta helburu du laguntzak ematea eraldaketa digitaleko proiektuei/mikroproiektuei. Udalak diruz lagundu daitezkeen kontzeptuen % 40rainoko dirulaguntza eman du, gehienez 1.000 eurokoa. Horretarako, besteak beste, digitalizazio-plan bat eduki behar zen, Ekonomia Sustapeneko doako aholkularitza-zerbitzuak edo kanpoko aholkularitza batek garatua (Ekonomia Sustapenaren oniritziarekin).
Guztira, zerbitzu horri esker, banakako 47 digitalizazio-plan garatu ahal izan dira. Plan horietan, enpresa bakoitzaren egungo egoera aztertu da, eta negozioen digitalizazio-prozesuan egin beharreko hurrengo urratsei buruzko gogoeta egin da.