2022/11/15
Abenduak 1
Neure eta besteen akatsetatik ikasi dudan guztia.
Badakizu ekintzailetzaren bidea “proba eta errorea” dela. Baina batzuetan denbora falta zaizu zerbaitek funtzionatzen ez duenean aztertzeko. Edo oker zaudenean. Gai batetik hurrengora pasatzen zara etengabe, egoera horretatik zer ikasi duzun pentsatu gabe.
Horregatik da garrantzitsua akatsak aztertzea. Eta beste enpresa handi batzuenak ere bai, akatsak egiten dituztenenak edo estrategia aldatzen dutenenak.
Zer egingo dugu?
• Kasuak azaldu hortik ikasteko. Enpresa handienak zein kasu bat azaldu nahi duten parte-hartzaileenak.
• Egoerak partekatu. Ez bakarrik huts egindako proiektuak. Ez bakarrik estrategia-aldaketak. Haiengandik zer ikasi duzun bateratzea ere bai.
Zertarako?
• Errore hori gertatzeko zer jazo zen ikusteko.
• “Serendipia” terminoa ulertzeko: ustekabeak leku hobera eraman zaitzake. Akats batek aukera bat eman ahal dizu.
Abenduaren 1ean, 14:30etik 16:30era. Saio hau aurrez aurrekoa izango da, Getxo Elkartegian (Ogoño 1, 48930 Getxo). Kafea eta pintxoa barne.
Izena ematea nahitaezkoa da. Bidali mezu elektronikoa getxopro@getxo.eus helbidera edo deitu 94 466 01 40 telefonora eta bat egin gurekin. Ziur lana eginda itzuliko zarela etxera.
Getxo MEETINGen, bi ostegunean behin hitzordua daukazu zure enpresarekin. Kalitateko denbora, hausnartu dezazun.
Informazio gehiago eta aurreko saioen laburpenak
#GetxoMEETING
Bizkaiko Foru Aldundiak kofinantzatutako proiektua