Taxientzako ibilgailu elektriko berriak erosteko laguntzak
Uztailaren 20tik abenduaren 31ra arte, Getxon taxi-lizentzia dutenek dirulaguntza eskatu ahal izango dute beren ibilgailua elektrizitate-ibilgailu berri batez aldatzeko. Ekimen honetarako 50.000 € erabiltzea du aurreikusita Udalak.
Iñigo Urkitza Ekonomia Sustapeneko zinegotziak adierazi duenez, “Udalak badaki hirigunearen kalitatea funtsezkoa dela merkataritza-espazioa eta turismoa dinamizatzeko. Hots-kutsadura txikia eta berotegi-efektuko gas-emisio txikiak dituen espazioa izatea funtsezkoa da aipatutako merkataritza- eta turismo-eremura pertsonak erakartzeko. Laguntza horiek udalerriko garraio publikoan errekuntza-ibilgailuak ibilgailu elektrikoetara aldatzeko prozesua bizkortzen lagunduko dute”.
Onuradunak
Getxoko Udalaren taxi-lizentzia baten jabe diren pertsona fisikoek eskatu ahal izango dituzte laguntza hauek, baldin eta ibilgailu elektriko huts bat erosten eta ordaintzen badute 2021ean eta 2022an, lehen lizentzia horri atxikita zegoenaren ordez.
Betebeharrak
- Getxo udalerrian taxi-lizentzia bat izatea.
- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak nahiz zergazorrak egunean izatea eta, hala badagokio, dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ere
- Ez egotea dirulaguntzen onuradunizaera eskuratzeko Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. Apartatuetan ezarritako gainerako inguruabarren batean, ezta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorra Antolatzeko Printzipioen Legearen testu bateginaren 50. artikuluan jasotako egoeran ere.
Pertsona fisiko eta lizentzia bakoitzeko ibilgailu bakarra lagunduko da diruz.
Agiriak
- Deialdia
- BAO zk. 137, 2022/07/19
- Eskabidea eta I. Eranskina: Eskaera, erantzukizunpeko adieraztapena eta informazioa datuak kontsultatzeari buruz
- II. Eranskina: Ordezkaritza ematea
Ebazpenak
Eskabideak aurkeztea
- 2022ko uztailaren 20tik abenduaren 31ra
Eskabideak egoitza elektroniko honen bidez egingo dira: www.getxo.eus/eu/sede-electronica -> Nire Administrazio Elektroniko Bulegoa ->Sartu Nire Administrazio Elektroniko Bulegoa -> Nire Erregistro Telematikoa -> Egin eskaera -> Getxoko Udala -> Eskaera-ohar Eredua =Taxientzako laguntzak, 2022
Edozein kontsulta Getxolan-en telefonoan egin ahal izango da (Getxoko Udaleko Sustapen Ekonomikorako Zerbitzua) 944660140, edo posta elektronikoz, hona bidalita: getxolan@getxo.eus
Administrazio Elektronikoko Bulegoarekin konektatzeko arazoak badituzu: 944660220 edo eadministrazioa@getxo.eus