ABAO TXIKI 2005-2006 denboraldian hasi zen opera eta musika, oro har, etxeko txikienei hurbiltzeko helburuarekin, eta, ordutik, OLBE TXIKIren denboraldi bakoitzeko tituluek izaera didaktiko nabarmena dute, bai eta eszenaratze erakargarria ere, zuzentzen zaien publikoaren ezaugarrietara bereziki egokitua. 60 minutu inguruko iraupena dute, bertaratutakoen arretari eusteko. Gainera, ikuskizuna hobeto ulertzeko eta gozatzeko, gaztelaniazko eta euskarazko gaintituluak dituzte, bai eta informazio osagarria ematen duten gida didaktikoak ere.
Salmentak Arriagatik jarraitzen badu ere,
aurten POSIBLE DA ABAO TXIKIren familia-funtzioetara joateko taldeei deskontuak egitea helduentzako eta umeentzako sarrera guztiek haur bakoitzeko prezioa izan dezaten (11 €).
Zuen haurrak operaren mundu zoragarrian hasteko interesa baduzue, opera aukeratu eta ikasleen izen-abizenak eta haiekin joango diren pertsonen kopurua bidali besterik ez duzue egin behar:
aisasimediateka@getxo.eus helbidera. Gu arduratzen gara guztiaz