Neguko Bidaia

Jazza, folka, musika klasikoa, lirika eta bilbainadak “Neguko Bidaia” kontzertuen zikloan.

Urtarrilaren 22tik otsailaren 26ra bitartean, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, “Neguko Bidaia” kontzertu didaktikoen zikloaren hamalaugarren edizioa egingo da. Emanaldiak 19:30ean hasiko dira eta sarreraren prezioa 5 eurokoa da.

Oraingo honetan, egitarauak hainbat musika-estilo izango ditu (jazza, folka, musika klasikoa, lirika eta bilbainadak), eta protagonismo berezia izango dute euskal eszenako artistek eta taldeek. Hala ere, kanpoko bi talde ospetsuk ere hartuko dute parte: “Capriccio Vocale”, Santiago de Compostelakoa, eta “Trio Vivo”, Bartzelonakoa.

Ziklo honetan ohikoa den bezala, emanaldiak amaitzean artistek publikoak egin nahi dituen galderei erantzungo diete.

Informazioa

  • Kontzertuen ordua: 19:30.
  • Sarrerak: 5€ (gaur egungo osasun egoera dela eta, besterik jakinarazi arte, sarrerak leihatilan erosiko dira ekitaldiaren egunean, 16:30etik aurrera).

Programa

Neguko bidaia
  • Jose Urrejola Bilbao
    Flautak, saxoak, EWI, teklatuak, perkusioa, konposizioa eta konponketak
    Kide izan da: Jazz taldeak: Alen, Oapertura, Saluda a tu sombra, Electric dreams, Sin papeles, Malos tiempos.
    Folk taldeak: Oskorri, Igelaren banda.
    Latin taldeak: Ghetto p'alante, Tik tara.
    Poesia musikala taldea: Poetas en sol fa (Alex Angulo eta Loli Astorekarekin).
    Kolaborazioak: Amaia Uranga, Kepa Junquera, Xabi Aburruzaga, Sacratif, Et incarnatus,Gontzal Mendibil, Ganbara, Tomás San Miguel, El límite, Delito, Dolphin blues band.
  • Eloy Urrejola Bilbao
    Baxu elektrikoa eta trasterik gabeko baxu elektrikoa
    Kide izan da edo da: El Fin (pop), Sacratif (jazz), Continente (berbena), Casa de Salud (pop-rock), Moby Dick (berbena), Urgabe (berbena), Edwin y su orquesta (salsa), Xabi Aburruzaga (folk), Saluda a tu sombra (jazz), El Consorcio (abestimelodikoa), Plug & fusay (pop-jazz),Electric dreams (jazz fusion), Sin papeles (jazz), Malos tiempos (jazz), Gintonic (rock sinfonikoa).
    Kolaborazioak: Igelaren banda, Carlos Velasco, Miguel Salvador eta abarrekin.
  • Juanfran Moyano

    Batería
    Kide izan da edo da: Mamma Down (hard rock): abesti propioak ingelesez.
    Kinubak (folk pop-rocka): euskarazko abesti propioak.
    Te Mamas &Te Empapas: Eagles, Linda Ronstadt, Christopher Cross, El Consorcio eta
    abarren bertsioak.
    Garai txarrak (jazza): konposizio propioak.

Neguko bidaia

Boskote honek urteak daramatza musika munduan. Zuzeneko honetan, 15 instrumentu desberdin baino gehiago baliatuz, "folk" musikaren euren ikuspuntua erakutsiko dute.

Zer da folk? Zein da Euskal Herriko folk musika? Galdera honen erantzuna ez da erraza. Boskote honek (Gentzane Fernandez, Eneko Benito, Iker Álvarez, Ander Trabudua eta Ieltxu Jiménez) urteak daramatza musika munduan murgilduta esparru eta musika estilo desberdinak jorratuz.

Zuzeneko honetan, 15 instrumentu desberdin baino gehiago baliatuz, "folk" musikaren euren ikuspuntua erakutsiko dute, Euskal Herriko artista ezagunen piezak, pieza tradizionalak eta herrikoiak eta pieza berriak ere interpretatuz.

Kontzertuak kantu propioak eta laukotearentzat moldatutako jazz errepertorioko standard batzuk izango ditu.

  • Andoni Aizpuru
    Bilbon jaiotako saxofoi-jotzaileak 7 urterekin hasi zuen bere musika-ibilbidea, Andrzej Olejniczaken eskutik, Leioako Musika Kontserbatorioan saxofoi klasikoa ikasten. Musika klasikoko ikasketak egiten ari zela, jazzarekiko interesa piztu zitzaion. Musika Hezkuntzan diplomatu ondoren, 2011n, jazzean murgildu zen erabat, eta Miguel Salvador, Raul Sainz de Rozas eta Roberto Nievarekin jarraitu zuen ikasten, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan sartu arte. Saxofoi Jazzeko goi-mailako ikasketetan Alberto Arteta, Iñaki Askunze eta Mikel Anduezaren klaseak jaso zituen, besteak beste, eta CSMNeko Big Bandeko kide da.
    Bere ikasketak osatzeko, hainbat masterclassetan hartu du parte, hala nola musikari hauen eskutik: Ariel Bringuez, Jon Urrutia, Kurt Weiss, Jere Laukkanen, Gilad Hekselman, Romain Pilon eta Petros Klampanis.
  • Jon Ander Amigo
    Baxu elektrikoa eta kontrabaxua. Bilboko eszenan sarri aritua, Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Kontserbatorioan (Musikene) eta Nafarroako Goi-Mailako Musika Kontserbatorioan garatu zuen bere prestakuntza jazzistikoa, eta azken horretan jarraitzen du gaur egun. Javier Colina, Barry Harris, Pepe Bao eta Ante Baoren masterclassetan hartu du parte. 2018an Atotxako Big Bandan parte hartzen hasi zen Mikel Romeroren zuzendaritzapean.
    Musikari polifazetikoa denez, hamaika grabazio eta proiektutan lan egin du, eta hainbat jaialditan parte hartu, hala nola Heineken Jazzaldian, Santurtzi Jazzen edo Deba Jazzes Blau jaialdian. Bere ibilbidean zehar hainbat talderekin lan egin du, besteak beste: Charlie don 't jazz, Mr. Bop trio, DJfunk, Jazz morning duo, The asymphotomatics, Xahu, Ados Jazz Band…
  • Ander Hernández Acinas
    Etengabe garatzen ari den musikaria da. Miguel Salvador irakaslearekin hasi zuen prestakuntza jazzistikoa Getxo Udal Musika Eskolan, eta berarekin batera hainbat jaialditan parte hartu du, hala nola Getxo Jazz 2016-2017 eta Vitoria Jazz Festival 2019 jaialdietan. Gaur egun, jazzeko bateriako goi-mailako ikasketak egiten ari da Nafarroako Goi-Mailako Musika Kontserbatorioan.
    The Asymphtomatics, Ados Jazz Quartet, Jazz ta bien eta beste hainbat taldetan parte hartu du, baita Downtheladder eta Phyramus rock taldeetan ere. Bateria irakaslea da Bilboko Muzzik musika akademian.
  • Richie Salvador
    Bilbon jaio zen, eta 6 urterekin hasi zituen musika-ikasketak, pianoa instrumentu nagusitzat hartuta. Nerabezaroan, jazzaz eta musika inprobisatuaz interesa piztu zitzaion, eta Miguel Salvadorrekin eta Ion Pirisekin klaseak jaso zituen, bere ibilbide profesionalari hasiera emanez; Sormen-Musika Eskolan eta Musikene-Goi Mailako Musika Kontserbatorioan zabaldu zuen prestakuntza Germán Kucich, Iñaki Salvador, Bob Sands, Pepe Rivero, Andrés Alen, Joaquín Chacón edo Ramón Pausen eskutik; eta masterclassak hartu ditu Dave Liebman, Seamus Blake, Ed Partika, Jorge Pardo, Javier Colina, eta Ernie Watts irakasleen eskutik besteak beste.
    Zenbait artistari lagundu die, esate baterako Bele Arjona eta Kike Ruiz artistei, lanak tartekatuz zuzeneko piano-jotzaile gisa hainbat formaziotan eta proiektu musiko-teatraletan, besteak beste, "UnderBrecht, un cabaret" edo "Mi, me, conmigo", eta telebistarako, antzerkirako, antzerki-musikaturako eta bestelako ikus-entzunezko baliabideetarako musika konposatu eta grabatzearekin batera.

Neguko bidaia

Zaila da bi hitzetan barne hartzea leku akustiko ausarta, soinu-bidaia handi eta bizia, oroipen koloretsuen paleta eta musika-ikerketa propioa. Zaila, baina ez ezinezkoa, bi hitz dira; substantiboa eta adjektiboa: “Trío Vivo” (Hirukote Bizia). Miquel Angel Cordero, baxuan; Joan Antoni Pich, biolontxeloan; eta Carlos Montfort, biolinean. Hamabi soka dardarka igurtzi, sakatu eta kolpekatzen direnean. Hiru musikari egurra durundiarazteko prest, instrumentuaren arima agertu arte.

Hirukotearena erraz sumatzen da zergatik den, biziarena somatzeko entzutea ez ezik, sentitzea ere ezinbestekoa da. Bere aurkezpenek entzuleekin batera soinu-bidaia egiten dute, non bertaratzen direnak musika-tresna dardarkari bihurtzen diren. “Trio Vivo” hirukoteak kantu

Hirukote biziak komunikaziotik zirrara egiten du salto. Beraiek emozioa direlako. Trío Vivo taldeko kideek jazzaren, musika garaikidearen edo flamenkoaren bideetatik eraman dituzte beren karrerak, beren formazio klasikoari uko egin gabe, sormenari eta inprobisazioari musikari gisa garatzeko espazio berezia emanez. Beste proiektu batzuekin bat egin ondoren, hari-hirukotearen aukerak aztertzea erabaki zuten, “Trío Vivo” sortuz eta 2016an jendaurrean aurkeztuz. Esplorazio horren ondorioz, 2017an argitaratu zuten lehen diskoa, eta SGAEk Bartzelonan duen egoitzan aurkeztu zuten.

Miquel Angel Cordero diziplina anitzeko kontrabaxu-jotzailea da, eta hogeita bost urte baino gehiagoko esperientzia du agertokietan. Nazioko eta nazioarteko artista ugariri lagundu die, eta ehundik gora grabazio diskografiko, telebista-programa eta film egin ditu. Gaur egun Balearretako

Carlos Montfort multi-instrumentista, konpositore eta ekoizlea da, Berklee College of Music-en ikasle ohia. Ikus-entzunezkoetarako musika konposatzen du, beste artista batzuk produzitzen ditu (Lidia Pujol, Momi Maiga, Maria de la Flor) eta zenbait artistarekin aritzen da, besteak beste Silvia Pérez Cruzekin, zeinarekin 2013az geroztik kolaboratzen duen.

Neguko bidaia

Capriccio Vocale Coruñan jaio zen 1999an, eta kasualitatez elkartu ziren, bakoitza bere kontura hainbat urtez musika garatzen aritu ondoren.

Egitarauan kontzertuetako espainiar abestiak, Galiziako lirika, erromantzak, zarzuelako duoak eta opera zatiak sartzen dira.

Capriccio Vocale adiskidetasun-adierazpen partekatua da, baita musika elkarrekin egitearen plazera ere.

      • Olga Raíces. Sopranoa
        Caracasen jaio zen, Venezuelan. Musika Hezkuntzako irakasle espezialista da. Santiago de Compostelako Kontserbatorioan hasi zuen bere kantuko musika-heziketa, eta bertan bizi da.
        Hainbat abesbatza-taldetan parte hartu zuen. Ana Fernaud, Marimí del Pozo, Teresa Tourné, Inés Rivadeneira eta Helena Lazarska irakasleekin hobetu zuen bere ahots teknika. 2013an, “Música en Compostela” Nazioarteko Unibertsitate Ikastaroko kantu-katedrara joan zen, eta bertan Isabel Penagos irakaslearekin lan egin zuen.
        In Itinere ganbera-taldeko soprano bakarlaria izan zen, Erdi Arotik Barrokora bitarteko errepertorioan espezializatuz; harekin hainbat bira egin zituen Europan eta Amerikan zehar eta hiru disko grabatu zituen. Bakarlari gisa kolaboratu du honako hauekin ere: Terra a Nosa Orfeoiarekin, Santiago Katedraleko Kaperarekin, Madrigaliarekin, Collegium Compostelanum-ekin, Coruñako Ganbera Abesbatzarekin, Si Vis Me Canere-ekin, etab. Santiagoko Via Stellae jaialdian parte hartu zuen Federico María Sardelliren zuzendaritzapean.
        Bakarlari gisa abestu du Madrilen, Palentzian, Guadalajaran, Granadan, Cartagenan, eta batez ere bere herrian, Galizian.
      • Fernando Enseñat- Berea. Baritonoa
        Artilleriako koronela da (DEM). Oso gazterik hasi zituen kantu-ikasketak Maria Luisa Nache sopranoarekin, bere jaioterriko kontserbatorioan, Coruñan, eta berriro ekin zien, geldialdi luze bat egin ondoren Akademia Orokor Militarrean sartu zelako, Conchita Fraga mezzosoprano coruñarrarekin eta, Madrilen, Fefi Arreguirekin lehenengo, eta Inés Rivadeneira mezzosopranoarekin geroago, hain zuzen zarzuelaren historian izan den ahots handienetakoarekin. Halaber, nazioarteko kantu-ikastaroetan parte hartu du Vienako Kontserbatorioko Helena Lazarska irakasle ospetsuarekin (Santiago), JL Webwer-ekin (Estrasburgo) eta Roland Schulz-ekin (Berlin).
        Bakarlari gisa eta Capriccio Vocale taldearen kide gisa, hainbat kontzertutan parte hartu du Galizia osoan zehar, baita Espainiako gainerako hirietan (Madril, Sevilla, Granada, Cartagena, Iruñea, etab.) eta Europako hainbat herrialdetan ere (Portugal, Frantzia, Alemania, Kosovo, Libano). Hain zuzen Kosovon aukera izan zuen Katia Ricciarelli soprano handiarekin batera kantaldi batean parte hartzeko.
      • Julián Jesús Pérez. Pianoa
        Coruñan jaio zen. Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikan doktorea da (bikain cum laude),´Musika Hezkuntzan graduondokoa, Ingeles Filologian lizentziatua, Pianoan tituluduna eta Koru Zuzendaritzan diplomaduna.
        Gaur egun, Musika irakasle titularra da Bigarren Hezkuntzan. María Moscosorekin hasi zituen musika-ikasketak eta Espainian eta atzerrian handitu eta hobetu zituen garrantzi handiko irakasleekin, besteak beste: Irina Moriatova eta Ilona Timchenko (pianoa), Inés Rivadeneira (kantua), Peter Phillips (polifonia), Javier Busto eta Martin Schmidt (koru-zuzendaritza).
        1991n Polifoniako Rosa Sabater saria jaso zuen Música en Conpostela ikastaroan.
        Universidade da Coruñako Musika Gela sortu eta zuzendu zuen, eta, bertan, Unibertsitateko Abesbatza, Kamerata Bokala eta UDC Ganbera Orkestra sortu eta zuzendu zituen; kontzertu-zikloak ere antolatu eta kudeatu zituen. Madrigalia Ganbera Abesbatza eta Coruñako Ganbera Abesbatza sortu eta zuzendu zituen. Ganbera-pianista gisa lan egiten du galiziar abeslariekin, batez ere Olga Raíces eta Fernando Enseñat-Berearekin, Capriccio Vocale hirukotean. Talde horiekin Espainia osoan eta Europako hainbat herrialdetan jarduten du. Ikerketaren arloan, hainbat liburu eta artikulu argitaratu ditu Espainiako eta atzerriko unibertsitate- eta argitaletxe-aldizkarietan.

Egitaraua

Os teus ollos Manuel Curros Enríquez - José Castro “Chané”
Rosa de abril Rosalía de Castro - Andrés Gaos Berea
Negra sombra Rosalía de Castro - Juan Montes

Neguko bidaia

1950ean eratu zen lehenengoz taldea. 1972an (parentesi txiki baten ondoren) sortu ziren indarrez los Nuevos Cinco Bilbainos osagai zaharren bat eta beste berri batzuk tartekatuz, aire berria emanez eta arrakasta berriak lortuz bai Euskadin, bai beste erkidego batzuetan eta baita Ozeanoaz haragoko lurretan ere (Argentina, Mexiko, Venezuela, AEB, etab.)

Dozena bat disko baino gehiago grabatuta, taldekide berrien sarrera, aldaketak… 2019an Varsoviako enbaxada espainiarrean aritzeko aukeratuak izan ziren, eta oroitzapen ona utzi zutenez, oraindik ere aitorpen-gutunen bat jasotzen dute. Gaur egun bilbainaden kantutegi klasikoa abesten jarraitzen dute (gaztelaniaz eta euskaraz), hainbat popurri animatutan, konponketa berriak txertatuz eta beti 4 ahotsetara. Teklatuak, gitarrak, perkusioa… Bilbainada klasikoez gain, zortzikoak, boleroak, zarzuela, lirikoa, hainbat lekutako folklorea (Gipuzkoa, Kantabria, Hego Amerika…) eta abar abesten dituzte, beti ere beren buruari kalitate gorena eskatuz, alaitasunez, bere publikoaren gozamenerako, han-hemenka, 10 urte zein 100 urte izan. Horren erakusgarri dira EITBk Donostiako jaietan, Bilboko Plaza Berrian, Algortako Portu Zaharrean edo TeleBilbaon egindako grabazioak.

Ongi etorri gure Jaira! Ongi etorri lagunok! Abestu, dantzatu eta ondo pasa!

Musika eskola

Areeta

Mercedes Kalea, 6 - 48930 Getxo - Bizkaia

Telefonoa: 944 646 011
Email: aisasi@getxo.eus


Musika eskola

Algorta

Basagoiti Etorbidea, 77 - 48991 Getxo - Bizkaia

Telefonoa: 944 646 022
Email: aisasi@getxo.eus