Aukera-berdintasuna eta kultura-aniztasunaren aintzatespena sustatzea, immigrante eta errefuxiatuei zuzendutako Harrerako Lehen Zeharkako Planaren ardatz nagusiak
zer da? non dago?
Topaketen helburu nagusia harrera egin eta irakasteko leku bat eskaintzea da, emakume gisa dituzten eginkizunen gaineko gogoeta egiteko. Baita emigrazioaren ondoriozko errealitate berriari ekiteko gaitasunak sendotzea eta bizimodu libre eta independenteagoaren aldeko apustuan babeserako sareak sortzea.
Estrategiaren helburu orokorra da kultura-aniztasunaren, herritarren gizarteratzearen eta bazterkeriaren aurkako borrokaren balioekin konprometituriko pertsonen eta erakundeen Sarea sortzea, dinamizatzea eta finkatzea, udalerriko gizarte kohesioa hobetzen laguntzeko.
Bertakoak zein kanpokoak diren Getxoko bizilagunen arteko kulturarteko topaketak. Ekimen honekin elkartzeko eta ospatzeko espazioak sortu nahi ditugu getxoztarron artean, udalerrian kulturartekotasuna, aniztasuna eta interakziorako eremuak bilatzen ditugunontzat
Urgull k. z/g
48991 Algorta
Telefonoa: 94 466 01 01
Posta elektronikoa: gizarte.zerbitzuak@getxo.eus
Ordutegia: 08:00 - 14:00