Kontzientziazio kanpainak

Getxoko Udaletxetik, herritar guztion bizi-kalitatea laguntzen duten hainbat ekimen bultzatu ohi ditugu behin baino gehiagotan. Eta ekimen horiek harrera ona izaten dute getxotarren aldetik, gure udalerriari bizileku hobe bat izaten laguntzen diote eta.

esterilización

Etxe-abereak antzutzearen aldeko kanpaina

Kanpaina berri honekin, ahal duzun neurrian lagun diezaguzula eskatu nahi dizugu, zure laguntzarik gabe ezinezkoa izango bailitzateke bere azken burura eramatea.

"Etxe-abereak antzutzearen aldeko kanpaina" deitu diogu, zure maskotak antzutzeak ekarriko dizkizun abantailak aipatzen ditu. Horrez gain, hainbat mito faltsuri buruzko erantzunak ere aurkituko dituzu; esate baterako, antzututako animaliak gizendu egiten direla, nagi bihurtzen direla, edota beren izaera alaia galtzen dutela. Eta bestalde, antzutzearen hainbat abantaila ere bai: araldiaren ondorio gogaikarriak borrokatzen dituela, emeei minbizia jasateko arriskua gutxitzen diela eta txakur arrei, berriz, beste arren kontrako agresibitatea moteltzen diela, besteak beste.

Arazo horien aurrean lor daitekeen konponbide bakarra, etxe-animalien jabe guztien arteko lankidetzan dago. Eta beraz, zure laguntzan. Zure erantzukizunpean dauzkazun laguntzako animaliak antzutuz, alegia.

campaña-concienciación

"Kaleak kakanahasteak zigorra dakar. Jokatu erantzukizunez"

"Kaleak kakanahasteak zigorra dakar. Jokatu erantzukizunez" lelopean, gune publikoetan utzitako txakurren gorozkiek eragindako arazoei buruzko kontzientzazio kanpaina abiarazi du Getxoko Udaleko Ingurumen Sailak.

Gune publikoetan utzitako txakurren gorozkiak osasun publikoko arazo larria bilakatu dira azken urteotan. Gaixotasunak kutsatu ez ezik, hiritarren segurtasun fisikoa arriskuan jartzen dute, erorikoak eta irristaketak eragin ahal dituztelako. Halaber, garbitzaileek eta lorezainek prestatutako zerbitzuaren kalitatea zaildu, euren lana desatsegin bihurtu eta Getxoko izena kaltetzen dute gorozkiek.

Gorozkiak kaleetan uzteak Getxoko izena kaltetzen du eta 900 eurora arteko isunak dakartza.

oficina-medio-ambiente

Ingurumen Arloa

Foruak 8 kalea
48992 Getxo

Telefonoa: 94 466 01 91
Posta elektronikoa: ingurumena@getxo.eus
Arretarako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:etara.