2023/9/24
Argazkia: Euskal Saskibaloi Federazioa
Getxo Saski Mutilen taldea final atarian geratu da Bilbao Basket Fundazioa taldearekin galtzean 89-87 emaitza batekin
Getxo Saski Mutilen taldeak oso hurbil eduki du Euskal Kopa EBA finalean sartzean, baina bi puntutataik galdu du Bilbao Basket Fundazioaren aurrean final atarian (89-87) eta finaletik kanpo geratzen zen talde getxotarra Artxandan lehiatutako Lauko Finalean.
Norgehiagoka oso paretsua zen eta lehen laurdenaren amaierara 22-21 emaitza batekin heltzen zen. Gehienezko aldea sei puntutakoa zen talde getxotarrarentzat 8-14 tartekoekin. Bigarren laurdenean bost puntutako alde bat lortzen zuen talde bilbotarrak, 24-19 izanik tartekoa. Horrela, atsedenaldira 46-40 emaitza batekin heltzen zen, sei puntutako aldea Bilbao Basket Fundazioarentzat.
Hirugarren laurdenaren hasieran bederatzi puntutara igotzen zen aldea talde bilbotarrarentzat Salineroren hiruko batekin, baina hortik aurrera 0-17 tarteko bat egiten zuen talde getxotarrak 49-57 emaitza ipintzeko. Eder Chavarrik hiru hirukoak lortzen zituen, Ander Fernandezek beste bat, Edu Carpinterok biko saskiraketa bat eta jaurtiketa libre bat eta Carlos Palaciok bi jaurtiketa libre lortzen zituzten. Bi puntutara hurbiltzen zen talde bilbotarra, baina laurdena amaitu baino lehen Marc Batallerrek bi biko saskiraketak egiten zituen 46-52 emaitza bat ipintzeko.
Beste 0-5 tarteko batekin hasten zen azken laurdena (46-57), bost puntu Carlos Gilek lortzen zituen hiruko eta biko saskiraketekin, baina talde bilbotarra aldeak murrizten zihoan eta aurretik jartzen zen 75-74 emaitza batekin. Berriro ere aurretik jartzen zen talde getxotarra (80-83), baina berriro ere berdintzen zuen Bilbao Basket Fundazioak (83, 85 eta 87na). Unai Barandallak norgehiagoka erabakitzen zuen azken bi jaurtiketa libreak asmatzean azkeneko 89-87 emaitza ipintzeko.
Finalean Bilbao Basket Fundazioa eta Baskonia ikusiko dira igande arratsaldeko zazpiretan. Talde arabarrak 91-86 emaitza batekin irabazten zion Easo talde donostiarrari bigarren final atarian.