2023/2/5
Bizkerre Taldeak berriro ere garaipen bat lortzen du bost norgehiagoka irabazi gabe ostean
BIZKERRE A 2-1 ESPANYOL B
BIZKERRE: Iraia, Marta, Guezala, Bengoa, Aintzane, Malen, Julene (Ane Miren, 78), Amets (Amaiur, 82), Bilbo (Uxue García, 69), Mendikute (Arrate, 82) eta Ainhize (Marta Ávila, 78).
ESPANYOL B: Abdon, Naiara, Lucía, Ennia, Carlita, Xesca, Aina, Ari (Carmona, 66), Lobo (López, 66), Clara eta Aitana (Serrat, 46).
Epailea: Nerea Rey.
Laguntzaileak: Ladis López eta Ibai Amiano.
Golak:
1-0.Min.48. Ainhize.
2-0. Min.77 Ainhize.
2-1.Min.90+5. Xesca.
Bost ihardunaldi geroago, Bizkerre Taldeak berriro ere garaipen bat gehitu du 2-1 emaitza batekin irabazi ondoren Espanyol B taldeari norgehiagoka on baten ondoren. Azken garaipena etxean izan zen Abenduan, Atletiko Madril B taldearen aurrean, eta gero bi porrot jasotzen zituen , Europa (3-2) eta Zaragoza (4-0) taldeen aurrean, eta hiru berdinketa Real Madril B (0-0) eta Racing (1-1) Boluen eta Taxoarrren (1-1) Osasuna taldearen aurrean.
Ondo zelaiaratzen zen talde getxotarra eta norgehiagokaren zama zeraman aukerarik garbienak sortzen. Hegaletatik bilatzen zuen beste areara heltzea Bizkerre taldeak, Amets eta helduberria den Martarekin eskuin hegaletik, eta Mendikute eta Aintzanerekin, ezker hegaletik.
Eskuin hegaletik heltzen ziren lehen bi abagune. Lehenengoan, Ainhizek area txikiaren aurretik errematatzen zuen Ametsen egindako erdiraketa eskuin hegaletik, baina gora joaten zitzaion, eta Martaren jaurtiketa area handiaren aurretik Abdon atezainak harrapaatzen zuen zutoinaren ondoan. Eta hirugarren aukera ezkerretik heltzen zen. Mendikutek erdiraketa bat egiten zuen, Abdon atezainari ihes egiten zitzaion eskuetatik balkoia, baina atzelari batek baloia urruntzen zuen.
Talde kataluindarraren aukerarik garbiena lehen zati honetan Loboren jaurtiketa batean heltzen zen area handiaren ertzetik, baina gurutzatutako baloia Iraiak aldaratzen zuen bote gaizto bat egin ondoren beraren aurrean. Bilbok falta bat ateratzen zuen Bizkerre taldearentzat eta penalti puntu ingurutik Ainhizek jaurtitzen zuen eta Abdonek harrapatzen zuen. Espanyol taldearen atezainak ere harrapatzen zituen Malenek eta Mendikutek egindako jaurtiketak area handiaren aurretik.
Gogotsu zelaiaratzen zen Bizkerre taldea bigarren zatian eta hirugarren minutuan Ainhizek barrura bidaltzen zuen eskuinetik zetorren erdiraketa bat oinez ikutu ondoren. Jarraitzen zuen estutzen talde getxotarrak eta Ainhizeren bi jaurtiketak harrapatzen zituen Abdon atezainak eta Martaren jaurtiketak langan jotzen zuen. Eta ezker hegaletik, Ainhizek baloia bat ematen zion Aintzaneri eta bere jaurtiketak Abdon atezainaren gorputzean jotzen zuen.
Berdinketaren gola lortzeko hurbil zegoen Espanyol B taldea, baina Carlitaren errematea gora joaten zitzaion ezker hegaletik bidalitako baloi batean. Bilbok falta zuzen bat ateratzen zuen Bizkerre tadearentzat, baina Abdonek harrapatzen zuen baloia. Erantzuna Clarak botatako falta batean heltzen zen, baina Iraiak ertzeko sakera bidaltzen zuen baloia eskua sartuz.
Berriro ere eskuinetik egindako erdiraketa batean Ainhizek errematatzen zuen zetorkion moduan bigarren gola lortzeko. Hortik aurrera, erritmoa jaisten zen, baina azken jokaldian, luzapenezko denboran, Xescak gola lortzen zuen aldeak murrizteko ateratako falta batean arearen ertzean. Baloia errematatzen zuen azkeneko 2-1 emaitza jartzeko norgehiagokaren azken jokaldian.