2023/2/4
Argazkia: Euskal Txirrindularitza Federazioa
Eiser Hirumet taldearen Eder Moreno eta Jon Arakama Essor Basque 2023 lehiaketan egongo dira Euskadiko selekzioarekin
Datorren bi asteburuetan Iparraldeko Essor Basque 2023 lehiaketa jokatuko da eta asteburu honetan Eiser Hirumet Taldeko Eder Moreno eta Jon Arakama egongo dira parte hartzen Euskadiko selekzioarekin.
Larunbat honetan, Otsailaren 4an, Boucles L’Essor lasterketa lehiatuko da. Bokale herrian martxan jarriko dira txirrindulariak eta Tarnose herrira helduko dira. Bigarren ihardunaldian, Otsailaren 5an, Circuit L’Essor lehiatuko da eta Kanbo irtengo eta helduko da lasterketa. Aipatutako bi ihardunaldi hauetan Eiser Hirumet taldearen bi txirrindulari arituko dira.
Datorren asteburuan, Otsailaren 10 eta 12 egunen artean Essor Basque lehiaketaren osatzen dituzten beste hiru lasterketak lehiatuko dira. Horrela. Ostiralean, Otsailaren 10an, Nafarroa Beheko Tourra lehiatuko da Donapaleutik hasi eta bukatu, Larunbatean, Otsailaren 11an, Ronde Du Pays Basque izango da Donibane Garazi eta Danazaharre herrien artean, eta igandean, Otsailaren 12an, Tour de la Soule lehiatuko da eta irteera eta helmuga Maulen egongo dira. Azken hiru lasterkeetarako ez dira egongo lehiatzen Eiser Hirumet Taldearen Eder Moreno eta Jon Arakama.