2023/2/3
Argazkia: RCMA-RSC
Gurutzontzi mailako ontziak II. Náutica Digital Saria hasteko gogo handiekin daude eta Erecacho Sariak jarraitzen du
Urtarrilean hasi behar zuen II. Náutica Digital Saria Gurutzontzi mailako ontzientzat, baina mail honetakoek ezin dute oraindik lehiketa hasi. Lehen ihardunaldia bertan bera geratzen zen haizeak oso gogorrak bait ziren eta bigarren ihardunaldian haizerik ez egotean. Horrela, hirugarren ihardunaldian gogo handiekin daude Gurutzontzi mailako ontziak lehiaketa hasteko larunbat honetan, Otsailaren 4an, hamabietatik aurrera.
Ordu bat lehenago, hamaiketan, itsasoratuko dira J-80 mailako ontziak. Lehen ihardunaldian bertan bera geratzen zen lehiaketa haizeen indarratik eta bigarren ihardunaldian itasbide bat bakarrik burutu ahal izan zuten mail honetako ontziek haizearen indarra jaitsi baino lehen. Bakarrik hiru itsas miliako itsasbidea zen eta garailea José Azquetaren Biobizz ontzia zen.
Bigarren tokian Tomás Truebaren Jose Luis de Ugarte Bela Eskolako Fhimasa ontzia sailkatzen zen, hirugarrena Ramón Zubiagaren Mandovi dalecandELA ontzia zen, Félix Moneoren Kiwi ontzia laugarren tokian sailkatzen zen, bostgarrena Ibon Basáñezen Jet Set ontzia zen, seigarren tokian José Luis Ribeden Pilgrim ontzia sailkatzen zen, zazpigarrena Juan Mocoroaren Hib Brut ontzia zen eta zortzigarren tokian Pablo Gomezaren Obélix ontzia sailkatzen zen.
Gogoratu dezagun iazko garailea, Regata mailan, Alfonso Churrucaren Alpega ontzia zela; Gurutzontzi I mailan Juan Manuel Pereiroren Kribi ontzia nagusitzen zela eta Gurutzontzi II mailan irabazlea Juan Carlos Estefaníaren Kohen ontzia zela.
Argazkia: RCMA-RSC
Bela arinean igande honetan Erecacho-Decathlon Sariko hirugarren ihardunaldia lehiatuko da Snipe, FEVA, ILCA eta Optimist maileetan. Lehen bi ihardunaldi jokatu ondoren, Martín Bueno lidergoan dago ILCA mailan, Gaspar Gallinger, bigarrena da, eta Aketx Otxarri, hirugarrena
Snipe mailan lidergoan dagoena Tomás Trueba eta Matheus Franco osatutako bikotea da. FEVA mailan Vera Aguirre eta Jon Barastegui osatutako bikotea sailkapen buruan kokatuta dago. Bigarren tokian Ignacio Murcia eta Iván Sales daude sailkatuta eta hirugarren tokian Pablo Oraá eta Eliza Palmar osatutako bikotea dago. Optimist 1 mailan Lola Criado eta Andrea Criado berdinduta daude sailkapen buruan eta Optimist 2 mailan lidergoan dagoena Álvaro Barquín da.