2022/11/26
Getxo Neskak Rugby Taldea eta Rugby Turia lidergoaren bila igande goiz honetan Faduran
Bost ihardunaldi lehiatu dira denboraldi honetako Ohorezko B Neskeen mailan eta lidergoan dagoen Getxo Rugby Taldea eta Valentziako Rugby Turia taldeen artean puntu bakar bat dago talde getxotarraren alde sailkapen nagusian. Hogeita lau gehitzen ditu Getxo Rugby Taldeak eta hogeita hiru talde valentziarrak. Biek irabazi dituzte jokatutako norgehiagoka guztiak, baina talde getxotarrak bonus puntu bat gehiago dauka erasoan, lau, eta horregaitk sailkapen buruan dago.
Bi talde oso indartsu erakusten ari dira, baina Rugby Turia taldeak zenbaki hobeagoak dauzkate. Hogeita bederatzi entsagu lortu egin ditu talde valentziarrak, talde getxotarra baino sei gehiago, eta bakarrik bi entsagu hartu ditu kontran, Getxo baino sei gutxiago. Horrela, talde getxotarrak hogeita hiru entsagu dauzka eta zortzi jaso egin ditu. Lortutako puntuen aldetik, ehun eta larogeita hemeretzi egin ditu Turiak eta ehun eta berrogeita hiru talde getxotarrak. Jasotako tantuetan hamasei hartu ditu talde valentziarrak eta berrogeita sei Getxo Rugby Taldeak.
Getxo Rugby Taldeak hiru norgehiagoka irabazi ditu etxetik kanpo Bartzelona (17-38), Hortaleza (5-26) eta BUC (12-19) taldeen aurrean, eta Faduran bi garaitu ditu Ingenieros Industriales Las Rozas (27-0) eta Les Abelles talde valentziarraren aurrean 33-12 emaitza batekin.
Rugby Turiak, berriz, bi irabazi ditu etxetik kanpo Ingenieros Industriales Las Rozas (0-43) eta Les Abelles (13-23) taldeen aurrean, eta etxean hiru irabazi ditu azken tokian dagoen Sanse Scrum (82-0), Bartzelona (15-3) eta Hortaleza taldeen aurrean (36-0).
Getxo Rugby Neskak eta Rugby Turia Faduran neurtuko dira igande goizeko hamaika t’erdietan eta epailea Belarmino Álvarez izango da.