2022/11/26
Bizkerre garaipenaren bidera eta hutsean uzteko bere atea itzultzen da Interrias taldearen aurrean lortutako irabazpenarekin
INTERRIAS 0-2 BIZKERRE
INTERRIAS: Lidia, Pañu, Cata (Balo, 45), Goretti, Lola, Clo, Raquel (Irene, 77), Andrea, Gomes (Ainhoa, 77), Machado eta Nati (Judit, 59).
BIZKERRE: Aitziber, Guezala, Aintzane, Bengoa, Amaiur, Amets (Mendikute, 77), Malen, Irune (Uxue, 45), Julene (Ane Miren, 77), Atxirika eta Marta (Bilbo, 89).
Epailea: Luis Carro.
Txartel horiak:
INTERRÍAS:
BIZKERRE: Irune (30), Amets (62) eta Marta (89)
Golak:
0-1.Min.17. Atxirika
0-2.Min.82. Uxue.
Bizkerre Neskeen Taldea garaipenaren bidera eta berriro ere hutsean uzteko bere atea itzuli da gaur arratsaldean Sanxenxoko San Pedro Berria futbol zelaian irabaztean Viajes Interrias taldeari 0-2 emaitza batekin. Bi porrot jarraian hartzen zituen talde getxotarrak, Pradejón eta Athletic C taldeen aurrean, eta sei gol jasotzen zituen ere azken hiru norgehiagoketan, baina gaurko norgehiagokan oso serio eta txukuna egon da talde getxotarra garaipena lortzeko eta hutsean uzteko bere atea.
Lehen hurbilketan talde galizarrak aukera bat zeukan, baina oso lehun jaurtitzen zuen Machadok eta Aitziberrek baloia harrapatzen zuen inongo arazorik gabe. Bizkerre taldearen erantzuna oso argia zen eta bostgarren minutuan Malenek area handiaren aurretik jaurtitzen zuen eta langara zihoan baloia. Gero lurrera jaisten zen, baina, badirudi, zelaian jauzi zuela baloiak, gol marratik kanpo.
Hamaikagarren minutuan Aitziber atezainari harrera bat joaten zitzaion eta ate hutsaren aurrean gora bidaltzen zuen baloia Gomesek. Pixkanaka pixkanaka Bizkerre norgehiagokaren zama hartzen joan zen eta hamazazpigarren minutuan aurretik jartzen zen. Julenek ertzeko sake bat botatzen zuen ezker hegaletik, Guezalak lehen zutoinean atzerantz luzatzen zuen bigarren zutoinaren bila, eta Atxirikak hanka sartzen zuen gola lortzeko.
Berrogeigarren minutuan mina hartzen zuen belaunean Irunek. Jaberik gabeko baloi batetik borrokatzen zuen Bizkerre taldeko erdilariak eta talde galizarraren jokalari batekin topo egiten zuen eta mina hartzen zuen. Atsedenaldira arte heltzea lortzen zuen Irunek, baina atsedenaldian Uxue zelairatzen zen beraren ordez.
Talde getxotarra bigarren gola lortzeko zorian geratzen zen minutu bat geratzen zenean araudizko denborara heltzeko. Catari motz geratzen zitzaion atezainari emandako pase bat eta Martaren jaurtiketa Lidia atezainak aldaratzea lortzen zuen.
Bigarren zatiko lehen hamar minuetan oso gogotsu kantxaratzen zen talde galizarra eta Machadoren burukada zutoinera zihoan, baina jokoz kanpo zegoenez, jokaldia ez zen baliogarria. Hegaletatik heltzen zen Interrias taldea, baina bikain aritzen zen Bizkerreko taldeko atzelariak. Gainera, talde getxotarrak aukera garbi bat zeukan minutu hauetan, baina Atxirikaren burukada kanpora zihoan gutxigatik.
Saiatzen zuen talde galizarrak eskuin hegaletatik sartzen eta Gomesek bi aldiz jaurtitzen zituen beste zutoina bilatzen, baina kanpora joaten zitzaizkion bere erremateak. Gora estutzen zuen Interrías taldeak beste areara heltzeko asmoarekin, baina larogeita bigarren minutuan Uxue Garcíak baloi bat jasotzen zuen zelai erdian eta ikusten zuen atezaina aurreratuta zegoela eta urruneko jaurtiketa batekin goitik gainditzen zuen Lidia atezaina bigarrena lortzeko eta norgehiagoka erabakita uzteko.