2022/11/25
Argazkia: RC Jolaseta
Gazte mailako Jolaseta Mutilen taldea Espainia Kopako txapeldunaren titulua berrestera Terrassan
Hurrengo asteburuan, hori da Abenduaren 3tik 6ra arte, Jolaseta Gazte mailako taldeak Espainia Kopa jokatuko du Bartzelonako Terrassa hirian. Talde getxotarra iazko txapelduna da Club de Campo taldeari irabaztean Madrilgo Pozueloko Valle de las Cañas zelaian jokatutako finalean 1-3 emaitza batekin. Horrela, aurtengo erronka Jolaseta taldearentzat titulua berrestea da.
Talde getxotarra eta Club de Campo talde madrildarra zuzen sailkatu dira azkeneko fase honetarako, bata txapelduna izateagatik eta bestea txapeldunordea izateagatik. Era honetan ere Terrassako Linia 22 sailkatu da, antolatzailea izatean, eta Santanderreko Sardinero taldea.
Gero beste lau talde sailkatu dira joan den asteburuan lehiatzen ziren sektoreko faseetan. Era honetatik Santanderreko Tenis, Club Deportivo Terrassa, Bartzelona eta Catalonia sailkatu dira.
Oraindik ez daude ipinita ordutegiak, baina jadanik multzoak ezagutzen dira. Jolaseta taldea A multzoan egongo da lehiatzen Linia 22 talde antolatzailearekin, Catalonia eta Santanderreko Tenis taldeekin. B multzoan Club de Campo, Santanderreko Sardinero, Bartzelona eta Club Deportivo Terrassa arituko dira.