2022/11/24
Argazkia: Punta Galea Tx.E.
Galder Leiza zortzigarren tokian sailkatzen da Lezamako Zirkuituan eta Unai Paniagua bederatzigarrenean
Joan den igandean Lezamako Zikolo Kross Zirkuitua lehiatzen zen eta Open mailan, hori da 23 urte azpiko eta Élite maileetako txirrindularientzat, Loiumat Punta Galea taldeko Galder Leiza zortzigarren tokian sailkatzen zen, 23 urte azpiko mailakoa da, eta bederatzigarren tokian Ciclos Getxo taldeko Unai Paniagua sailkatzen zen, Élite mailakoa.
Galder Leizak egindako denbora sei itzuli emateko, ordu bat, hamar minutu eta hamalau segundutakoa zen eta Unai Paniaguak hogeita hamasei segundu gehiago behar izan zuen, ordu bat, hamar minutu eta berrogeita hamar segundutako denbora bat eginez. Hamaikagarren tokian Loiumat Punta Galea taldeko txirrindularia ohia den Egoitz Hoyas sailkatzen zen, Seguros Bibao taldean dago.
Lasterketa honen garailea Nesta MMR taldeko Miguel Sánchez zen ordu bat, bi minutu eta lau segundutako denbora batekin eta berrogeita bi segundu ateratzen zizkon bigarren tokian sailkatzen zen Ermuko Txirrindulari Elkarteko Aitor Hernándezi. Garailearen zortzi minutu eta hamar segundutara Galder Leiza helmugaratzen zen eta zortzi minutu eta berrogeita sei segundutara Unai Paniagua heltzen zen. Mail honetan Punta Galea taldeko Inazio Uriguen lehiatzen egon zen eta hogeita hamalaugarren tokian helmugaratzen zen bi itzuli galduz garailearekiko. Eiser Hirumet taldeko Iñaki Trujillok lasterketa uzten zuen laugarren itzulian.
Argazkia: Punta Galea Tx. E.
Junior mailan Loiumat Punta Galea taldeko Gorka Gómez hamahirugarren tokian sailkatzen zen berrogeita zazpi minutu eta hogei segundutako denbora batekin lau itzulia emateko zirkuituari, lau minutu eta berrgeita hamalau segundu galduz Cafe Dromedario taldeko Oinatz Farelo garailearekiko.