Fitness-muskulazioko gimnasioak

Kirol-instalazioak erabiltzeko eta Getxo Kirolak-ek emandako hainbat ikastarotan parte hartzeko aukera izateaz gain, osasunarekin eta ongizate fisikoarekin zerikusia duten zenbait zerbitzu ere eskura daitezke.

Getxo Kirolak-ek fitness-muskulazioko bi gimnasio ditu: bat Faduran eta bestea Gobelan. Bi instalazioetan ondorengo zerbitzuak eskaintzen dira:

  • Entrenamendu pertsonalizatuak
  • Dieta pertsonalizatuak
  • Oposizioetarako prestakuntza fisikoa
  • Haurdun dauden emakumeentzako entrenamendu espezifikoa
  • Lesioen errekuperazioa

Doako klaseak

Getxo Kirolak-eko fitness-muskulazio gimnasiotan denboraldi honetarako jarduera eta zerbitzu eskaintza birdiseinatu egin da. Beraz, muskulazio aretoez eta entrenamendu aerobikorako makineriaz gainera, pertsona inskribatuek dohainik eskura dezakete jardueren programa bat zein Fadurako eta Gobelako aretoetan garatuko den, astelehenetik ostiralera, ordu erdiko saiotan. Lehenengo klasea 7:45ean hasiko da eta azkena 21:30ean. Gainera, larunbatero 11:00etatik 12:30era programazio berri honetako jardueraren batekin lotutako master class bat emango da.

Modalitate eskaintzak honakoak dira: cross training, entrenamendu funtzionala, body pump, adinekoengana zuzendutako bizkortzea, intentsitate handiko tarteen entrenamendua (Hiit), bihotzerako saio leuna, entrenamendua banda elastikoekin, body combat, global fitness, hipopresiboak eta abdominalen zein lunbarren entrenamendua.

Hemen kontsulta daiteke jardueren programazio xehatua: Fadura

Prezioak

MODALITATEAZENBATEKOA
Hilabetea 37,40 €
Hilabetearen 11tik aurrera 26,50 €
Hilabetearen 21etik aurrera 16,80 €

Ordutegiak


Fadura

  • Astelehenetik ostiralera: 7:30etik 21:30era.
  • Larunbatak, igandeak eta jai egunak: 8:30etik 21:30era (bideo-zaintza).
  • Uztaila eta abuztua: 7:30etik 21:30era (14:00etik 18:00era bideo-zaintza).

Gobela

  • Astelehenetik ostiralera: 7:30etik 21:30era.
  • Larunbatak, igandeak eta jai egunak: 8:30etik 21:30era (bideo-zaintza).
  • Abuztuan itxita.

Harremana


Txartelak eta erreserbak saltzeko makinetan edo herritarrak artatzeko bulegoetan eskura daitezke.

Fadura

| 94 430 80 70.

Gobela

| 94 404 51 51.



Fadura

Fadura

Los Chopos Etorbidea, 60 - 48992 Getxo - Bizkaia

Telefonoa: 94 430 80 70
Ohizko ordutegia astelehenetik ostegunara: 8:00etatik 19:30era.

Ostiraletan: 8:00etatik 14:15era.

Gobela

Luis López Oses z/g - 48930 Getxo - Bizkaia

Telefonoa: 94 404 51 51
Ohizko ordutegia: 8:00etatik 14:15era.

Andra Mari

Zientoetxe, s/n. - 48933 Getxo - Bizkaia


Telefonoa: 94 491 65 17
Ohizko ordutegia: 8:30etatik 21:30etara