kaishop_logo_eus

Asko_balio_du

Martxan da 2023ko KAISHOP! kanpaina. Erosi euskaraz Getxon, asko balio du!

Getxoko Udalak, Bizkaiko zenbait udalekin batera (Gernika-Lumo eta Txorierriko Mankomunitatea) KAISHOP! kanpaina martxan jarriko du berriro, herriko merkataritza bultzatzeko eta euskararen erabilera sustatzeko asmoarekin. Alkarbideren (Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilgunea) eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, aurtengo leloa “KAISHOP! Erosi euskaraz Getxon. Asko balio du!” izango da.

 

posterra_guztiak

Asmoa da tokiko merkataritzak eskaintzen digun tratu pertsonal eta hurbila, kalitatezko produktuak hurbil erosteko aukera eta euskarak tokiko merkataritzan duen garrantzia aitortzea.

KAISHOP! kanpaina urrats bat gehiago da Udala aspalditik merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko egiten ari den lanean. Gogoratu ildo horretan, 2018an Euskararen Laguna Saltokien sarea sortu zenetik 250 establezimendu baino gehiago gehitu direla bertara, herritarrei beren egunerokotasunean euskara erabiltzeko gonbidapena eginez.

[Kanpainaren aurkezpena]

Sentsibilizazio ekimen hau ekainaren 5etik ekainaren 25era arte garatuko da. Kanpainaren irudia Euskararen Laguna Saltokien sareko kide diren sei establezimenduk osatzen dute. Kartela hainbat euskarritan iragarriko da (autobuseko markesinak, eskuorriak, sare sozialak, Hiruka aldizkaria eta Berria egunkaria), eta bideo bat ere zabalduko da, gure egunerokoan gertuko merkataritzak duen garrantzia azpimarratzen duena. Ekimen honek Getxoko merkatarien elkarte guztien babesa du. Kanpaina osatzeko, bestalde, Bota Prezioa!  lehiaketa antolatu da.

Gainera, Getxon erosketak euskaraz egiten dituzten bezeroak saritu nahi ditugu; horregatik, kanpainari atxikitako edozein establezimendutan erosiz gero, bezeroak KAISHOP! EKIMENAREN MATERIALA JASOKO DU DOAN: