Zenbat esango zenuke balio duela erakusleiho honek? Bidali prezioa ekainaren 18a baino lehen!
*Argazkiko produktu guztiak Getxoko Euskararen Laguna Saltokietan erosi ditugu. Pista gisa, erakusleihoaren prezioa 2.000€ eta 3.000€-ren artean dago. Tamaina handiko argazkia ikusi dezakezu hemen. Kontsultatu LEHIAKETAREN OINARRIAK.
Bota prezioa, baina pasa barik! Bete formularioa, bidali Whatsappez 641 571 766 telefonora edo erabili hainbat establezimendutan aurkituko dituzun postontziak.
Getxoko 250 saltokik baino gehiagok osatzen dute Euskararen Laguna Saltokien sarea, eta denek egiten dute ahalegina euskaraz artatzeko edo euren negozioan euskararen presentzia areagotzeko. Ezagutu nahi badituzu, sartu www.getxo.eus/euskararenlaguna webgunean.