2023/3/29
Gazteria Zerbitzuak "Lan-elkarrizketari aurre egiteko tresnak" izeneko tailerra antolatu du, 16 urtetik gorako gazteentzat. Algortako Urgull kaleko bigarren solairuan egingo da, apirilaren 19an eta 26an, asteazkenetan, 17:30etik 19:30era.
Gonzalo Ayo Gazteria zinegotziak nabarmendu duenez, “tailer honen bidez, Getxoko gazteek lan-elkarrizketa bati konfiantzaz aurre egiteko tresnak eskuratzea nahi dugu. Izan ere, pertsona bakoitzaren ezaugarriak eta trebetasunak ezagutzeak eta aztertzeak ezberdintasuna marka dezakete mota horretako prozesua gainditzeko orduan”.
Jolasaren bidez, elkarrizketa mota desberdinak aztertuko dira: banakakoak eta taldekoak. Horri esker jakingo da zeintzuk diren pertsona bakoitzaren indarguneak eta zer alderdi doitu behar dituen elkarrizketa bat gainditzeko. Tailerrak teoria, bizipena eta gogoeta uztartzen ditu.
Inskripzioak telefono honetan: 688 88 09 85.