Emakumeentzako Jabekuntza Eskola

 

Emakumeentzako Jabekuntza Eskola

Getxoko emakumeentzako jabekuntza eskola sareko proiektu bat da eta, horren bidez, emakumeen ahalduntzea bultzatu eta beraien parte-hartzea sustatu nahi dugu politikan eta gizartean, jendarte justuagoa eta anitzagoa sortzeko asmoz.

Emakumeek hausnartzeko, eztabaidatzeko eta ikasteko topaleku izateaz gainera, eskola adin eta jatorri guztietako emakumeekin partekatzeko tokia ere bada eta, bertan, kolektiboetan eta sareetan parte hartzeko eta antolatzeko aukera eskaintzen da. Munduarekiko dugun ikuspegia aldatzen ikasteko nahiz horretarako erremintak ezagutzeko espazioa da.

Animatu eta parte hartu!

Gogoratu data hauek

Aurrematrikulazioa

  • Aurreinskripzioa egiteko, inprimaki bat bete beharko da (epea amaituta) eta ondorengo edozein gunetan entregatu:
    - Formulario honen bidez
    - Getxoko Herritarren Arretarako Bulegoetan. ALDEZ AURRETIK HITZORDUA eskatu beharko da: 944 660 000 (010 Getxotik deituz gero): https://citaprevia.getxo.eus
    - Telefonoz: Call Center zerbitzuaren bitartez: 944 660 000 (010 Getxotik deituz gero)
    - Berdintasun Zerbitzuan Urgull kalea z/g, 2. solairua. Algorta. Irailaren 7tik 29ra, 08:00etatik 14:00etara.

Intereseko oharrak

  • Parte-hartzaile bakoitzak gehienez ere 3 ikastarotan eman ahal izango du izena.
  • Eskaintzen diren tailer guztiak doakoak dira, baina aldez aurretik izena eman behar da.
  • Plazak mugatuak izango dira, eta aldez aurretik izena eman duten emakumeen artean zozkatuko da. Getxon erroldatutako emakumeek lehentasuna izango dute.
  • Ikastaro bat hasitakoan berau utzi nahi dutenek Berdintasun Zerbitzuari jakinarazi beharko diote.
  • Justifikatu gabeko 3 hutsegite izanez gero, galdu egingo da urtebetean ikastaro berrietan parte hartzeko eskubidea.

Ikastaroen zerrenda

  • Pelbis-zorua indartzea
  • Nork bere burua maitatzen ikasten. Sakontze-taldea
  • Adinekook ahotsa dugu (60 urtetik gora)
  • Poesia xuxurlatu tailerra: migratutako ahotsak
  • Barre egiten berriz ikastea
  • CHI KUNG: gure bizi-energia hobetzea (Euskaraz)
  • Serigrafia feminista
  • Inpro Terapia
  • Twerk (Booty Dance). 16 urtetik gorako emakume gazteentzat (Euskaraz)
  • Bazen behin… Euskal matriarkatuaren mitoa
  • Elikadura kontzientea
  • Erremintek zora-zora eginda gaituzte. Autosufizientziaren aldeko arotzeria-tailerra
  • Ahalduntzearen artea. Prozesu arteterapeutiko feminista
  • Kon(tak)tuz aztertu: Gatazkak eraldatzeko tresnak eta trebetasunak

Izen-ematerik behar ez duten talde egonkorrak

  • Antzerki laborategia: “Gure ahala zentroan”
  • Las Lombardas, abesbatza feminista

Herritar guztientzako jarduerak

  • Skolastika feminismo mintegia
  • Amodioarentzako eta desamodioarentzako elkarrizketen mintegia Gatazkak konpontzea eta indarkeria matxistak prebenitzea (ADI!. Lekua eta daten aldaketa. RKE, urtarrilaren 22tik maiatzaren 6ra arte)

Gizonak desahalduntzea

  • Gizonak berdintasunaren alde (Gizonentzako tailerra).

Kontaktua

Baliabide eta telefono interesgarriak

Aurreko edizioak