Babesleak:
Laguntzailea:
- Irailaren 22tik 26ra bitartean
- Muxikebarri
Getxo Folk jaialdiak askotariko egitaraua ekarriko digu aurten, eta jatorri anitzeko soinuez gozatzeko aukera emango digu. Folkaren transmisioa familian, emakumearen rola generoan eta Astor Piazzolla tango musikagile handiaren jaiotzaren mendeurrena dira aurtengo egitarauaren hiru ardatzak. Horretan publiko eta publiko eta musika-gustu emanaldiak eta guztietarako eskaintza dago.
Ordainpeko kontzertuak
- Muxikebarri (Ereaga aretoa)
- Sarrerak erosi
Irailak 22 (asteazkena)
ROBERTO & MIREN ETXEBARRIA: “Hamaikatxu kopla...pandero baten konture!”
- 19:00
- 8 €
Aita-alabak osatutako trikitilari bikote honek bere azken lana ekarriko digu, kopla zaharrak, ahotsa eta panderoa ardatz dituena. Abesti batzuk lehenengo aldiz aurkeztuko dira eta kopla herrikoietan oinarritutako piezez gozatzeko aukera izango dugu artista gonbidatuen eskutik.
Irailak 23 (osteguna)
- 19:00
- 10 €
Spotifyn milioi bat entzute baino gehiago eginda, Judith Mateok biolinaren benetako rockstar gisa finkatu da. Artista polifazetikoak «Biolin baten arima» aurkeztu berri du, bere zazpigarren diskoa, alegia. Generoaren emakumezko instrumentistarik onenatzat jotzen dute eta askotariko sustraiak klasikoaren teknizismoarekin nahasteko gai izan da, agertokiaren gainean izaera menderaezina erakutsiz.
Irailak 24 (ostirala
AMPARANOIA: “Himnopsis Colectiva”
- 19:00
- 20 €
Amparo Sánchez berak konposatu eta ekoitzitako lan berri batekin itzuli da, bere bizitza osoko bandarekin eta aparteko gonbidatuekin. «Himnopsis Colectiva» lanak cumbia nahasia, western, mugako rock hipnotikoa, Karibeko reggaea, pop progresiboa, elektronikoa, latin eta hiri-erritmoak dantzatzera eta esnatzera gonbidatzen gaitu. Argitaratu gabeko hamar abesti dira, eta hipnosiatik ateratzea proposatzen digute ereserkien bidez, non musikak maila kolektiboan konektatzen gaituen.
Irailak 25 de septiembre (larunbata)
- 19:00
- 20 €
Carlos Nuñez gaiteiro galiziar ospetsua, bere ibilbide luzeari eta The Chieftains irlandarrekin batera egindako birei esker nazioarteko zirkuituan errespetatua dena, bere lanik famatuenetariko batzuk eskainiko dizkigu. Oraingoan, gonbidatu oso bereziak izango ditu ondoan, esaerako Xurxo bere anaia eta eta Itsaso eta Irune Elizagoien trikitilari bikote nafarra (Elizagoien Ahizpak).
Irailak 26 de septiembre (igandea)
- 12:30
- 8 €
Euskal Herriko eta Argentinako doinu eta erritmoak uztartzen ditu folk talde hernaniarrak. Aurtengo jaialdian, azken urteetan sortu dituzten kantuez eta hainbat moldaketez osatutako kontzertua eskainiko digute, eta «Kreole» bere azken diskoa aurkeztuko digute. Azken horretan Argentinako erritmo eta abangoardiako melodiak eta euskal akordeoi, perkusio, txistu eta albokak bateratzen dira.
Irailak 26 de septiembre (igandea)
FABIAN CARBONE – CIEN AÑOS DE PIAZZOLLA
- 19:00
- 10 €
Fabian Carbonek, Astor Piazzolla tangoaren berritzaile handiaren jaiotzaren mendeurrena dela eta, konpositore ospetsuaren maila handiko obrez osatutako kontzertua eskainiko digu. Biolina, bandoneona, pianoa eta kontrabaxua, generoari ekiteko orduan ezinbesteko instrumentuak, Mariel Martinezen ahots liluragarriari bateratuko zaizkio.
Doako kontzertuak
- Muxikebarri (Arrigunaga aretoa)
-
Sarrerak Muxikebarrin eta Romo Kultur Etxean jaso beharko dira gonbidapenez abuztuaren 2tik aurrera.
Irailak 25 de septiembre (larunbata)
- 12:30
-
Sarrerak Muxikebarrin eta Romo Kultur Etxean jaso beharko dira gonbidapenez abuztuaren 2tik aurrera.
Txotxongilo handiekin, doinuekin eta beste elementu plastiko batzuk gerturatuko dizkigute Titiriteros de Binefar taldeak, hain ezagun eta ikusleek txalotuak egin dituzten abestietan oinarritua. Jai zoragarria non txiki zein handiak erderki igaroko duten!
Irailak 25 de septiembre (larunbata)
- 17:00
- Sarrerak Muxikebarrin eta Romo Kultur Etxean jaso beharko dira gonbidapenez abuztuaren 2tik aurrera.
Birziklatutako materialekin egindako musika-tresnak dibertimenduarekin uztartzen dira saio didaktiko honetan. Jazz erritmodun mangerak, didgeridoo bihurtuko diren yogurt potoak, kriskitin konplexua daukaten maionesa tapa jotazaleak, erritmo afrikarrez beteriko kuboak, gorputzean itsatsirik geratzen den doinua fabrikatzen duten hodiak... Hori guztia bateratzen Trakamatraka proiektuak: musika aniztasuna, sormena eta irudimena eta ingurumenarekiko errespetua.