Getxoko ondarea eta toponimia

Getxoko leku izenak, Ba al zenekien?, aldetxe eta leku izenak

Getxoko leku izenak

Getxoko leku izenak

Lotura liburuari: Getxoko leku izenak PDF

2002. urtean euskara Zerbitzuak ateratako beka batekin eta Euskaltzaindiaren laguntzaz hasi ziren herriko toponimia aztertzeko lanak. Lan hauen ondorio da 2004an argitaratutako  Getxoko Leku Izenak  liburua.

Liburua 16 hilabeteko lanaren ondorio da, Getxo toponimoak jasotzen ditu XVII. mendetik eta 11.000 aipu baino gehiago batzen ditu. Horrez gain euskaltzaindiaren arabera toponimo normalizatua proposatzen du.

Egileak: Mikel Gorrotxategi Nieto / Sofia Suso Otxoa de Eribe

Ikertzaileak: Amagoia Aurrekoetxea Kardas / Sofia Suso Otxoa de Eribe

Laguntzailea: Patxi Galé García

Argazkiak: Mikel Martínez de Trespuentes Hernández / Kultur Etxeko artxiboa / Udal artxiboa

Argitaratzailea: Getxoko udala. Euskara Zerbitzua. Getxo 2004

Ba al zanekien?

Ba al zenekien?

Getxoko historia eta toponimiari buruzko azalpen bilduma da. Modu erraz eta didaktikoan, galdera eta erantzun laburretan, Getxo hobeto ezagutzeko aukera ematen dizu. Guztira 120 fitxa dira. Euskara Bizi kanpainaren barruan banatu izan dira herriko jaietan. 

Ba al zenekien? 1911ko futbol liga Athleticek irabazi zuela Jolasetan jokatuta? Neguri sortu zenean jolasak egiteko guneari JOLASETA deitu zitzaion.

Ba al zenekien? Getxon ALDAPA laua dela? Inguruotan Aldapa berba “soro” edo “ortu”ren sinonimoa izaten jarraitzen du. Uribe inguruko bitxikeria bat da. Hemengo euskarak esanahi zaharra gorde du eta batuan eta bizkaieraz esanahia aldatu egin da.

Getxo. Nombres de caseríos y lugares

Getxoko izenak. Aldetxe eta leku izenak 

Getxoko leku izenak” toponimia liburua agortu zenean, haren jarraipena izango zen idatzia egitea pentsatu zen. Horrela 2009an Mikel Gorrotxategi, lehenengo liburuaren egileetako bat,  Euskaltzaindiko Onomastika saileko arduraduna eta Getxoko biztanleak Getxoko toponimoen etimoak edo esanahiak jasotzen dituen liburu hau egin zuen.

Getxoko izenak, aldeetxe eta leku izenak Nombres de caseríos y lugares”   izeneko liburu honetan “Getxoko Leku izenak” liburuan agertzen ziren aipu historikoak kendu zituen, argazki gehiago sartu eta toponimo bakoitzaren jatorria eta adieran sakontze du.

Liburuaren helburuetako bat euskara ez zekien jendearengana ailegatzea zen, horregatik, euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu zen.

Liburuaren 2.500 ale argitaratu ziren  eta gaur egun agortuta dago. 

« Euskerara itzuli

...

Euskara Zerbitzua

Etxe Sorgindua,
Basagoiti 20
48992 GETXO

Telefonoa: 944660010
Posta Elektronikoa: euskara.zerbitzua@getxo.eus