GUROT! Euskal Galderen Unibertsoa

Jokatu aplikazioarekin eta sari itzelak eskuratu!

www.gurot.eus

Badakizu ze den Gurot?

Getxoko zein inguruetako eta mundu zabaleko kultur galdera-erantzuneko norgehiagoka interaktiboa da Gurot!.

Oso ezaguna den tribial moduko jolasa da, euskaraz, eta gazte bakoitzak jolastu ahal du, puntuak lortzeko.

Galderak hurrengo esparruei buruzkoak dira: gizartea, natura, hizkuntza, artea, kultura, zientzia, kirola eta aisia.

Nork jokatu dezake?

Mundu guztiak! Hori bai, sariak eskuratzeko Getxon, Gernika-Lumon, Mungian, Txorierrin edo Uribe Butroen erroldatuta egon behar duzu.

Eta 12-17 urte izan behar dituzu.

gurot

 Zelan jokatu?

Gurot!ean jolastu ahal izateko Gurot! app-a jaitsi beharko duzu, eta izena eta identifikazio datuak eman.

¿Zelan jokatu?

  • Oso erraz! Batu 12-17 urte arteko 3 lagun eta sortu klana edo taldea.
  • Zetariko bat www.gurot.eus  helbidean sartu eta eman klanaren izena.
  • Gonbidatu zure klaneko kideak.

¿Noiz eman ahal dugu izena?

  • Otsailaren 13ra arte
  • 3 aste dituzue entrenatzeko

¿Eta noiz jokatuko dugu?

  • Otsailaren 17tik martxoaren 15era

 ETA IZAN....GETXOKO TXAPELDUNNNNNN

 

 Eta ez hori bakarrik. Getxoko txapeldunek txapelaz gain, tablet bana irabaziko dute eta Bizkaiko final handian parte hartzeko aukera bikaina. Final handia San Mamesen

  • Martxoaren 24an 17:30etan
  • San Mames estadioan
  • Finalean Bizkaiko 8 klanik onenak egongo dira. Beraietatik 2 Getxokoak izango dira.
  • Finalean publiko moduan egoteko herrietako irabazleen gonbidapena izan behar da; hau da, irabazleek gonbidatzen dituzte publiko moduan joan nahi duten etxeko edo lagunak