Kukupraka Udal Ludoteka

Ludoteka haur eta gaztetxoentzako ekipamendua da.

Izena emateko epea: maiatzaren 8tik 18ra bitartean

  • 2023ko Uda
    UDAko IZENA EMATEA HEMEN
    - Romo ikastetxean.
    - Astelehenetik ostiralera arteko txandetan banatuta, 10:30etik 13:30era.
    - 2012tik 2017ra bitartean jaiotako umeentzat.
    - Aste bateko hamar txanda.
    - Familia interesatuek online bidezko inprimakia bete beharko dute, eta zehaztu zenbat astetan eraman nahi duten umea eta nahiago duten ordena.
    - Guztira, 360 plaza  (36 txanda bakoitzean).
    - Izenemate baino plaza gehiago egotekotan zozketa bat egingo da eta emaitza ekainaren 2an argitaratuko da.

  • 2023-2024 Ikasturtea
    IKASTURTERAKO IZENA EMATEA HEMEN
    - Txandak hurrengoak izango dira:
    5 eta 6 urte bitartekoentzat astelehen, asteazken eta ostiraletan.
    7 eta 9 urte bitarteko umeentzat astearte, ostegunetan eta ostiraletan.
    Astelehenetik ostegunera bitarteko ordutegiak 17:00etatik 18:30era eta 18:30etik 20:00etara izango dira; ostiraletan jardueren araberakoa izango da.
    - Larunbatetan Ludotekak egitarau berezia (txangoak, irteerak, tailerrak…) antolatzen du 10 eta 11 urtekoentzat, 17:00etatik 20:00etara, eta batzuetan goizez.
    - Guztira, 120 plaza eta onartutakoen behin behineko zerrendak ekainaren 2an ere argitaratuko dira.

ARAUDIA

Ludotekaren bidez, batetik, gure umeak aisialdian modu dibertigarrian hezi nahi ditugu, eta, bestetik, umeen artean aisialdian euskararen erabilera sustatu nahi dugu. Bertan aisialdirako hainbat ekintza egiten ditugu: jokoak, tailerrak, lankidetza-jolasak, hainbat motatako dinamikak.

ludoteka

Kukupraka Ludoteka (Euskara Zerbitzua)

Eskoletako plaza, Areeta
48992 Getxo

Telefonoa: 94 466 03 55
Emaila: areetakooludoteka@getxo.eus