Euskara, gure etorkizuna

Ekimenak, bideoak,... euskarazko irakaskuntzaren alde

 Getxoko Udalak familiak seme-alabak euskarazko ereduetan matrikulatzera animatzeko "Euskara, gure etorkizuna" kanpaina abian jarri du berriro, matrikulazio epea datorren otsailaren 7tik 23ra izango dela eta. Horregatik, alkateak seme-alabak lehenengo aldiz matrikulatu behar dituzten familiei bidalitako eskutitz batean gogoratuko die "etorkizuna anitza eta inklusiboa izan behar dela uste dugu eta euskara erdigunean daukan etorkizun eleanitza nahi dugu".

 

Guraso askorentzat heziketa elebiduna eskaintzeak suposatzen duen esfortzuaz jabetzen gara. Menperatzen ez den Hizkuntza batean edo erabat norberarena ez den hizkuntza bat eskaintzearen aurrean sortu ahal diren zalantzez jabetzen gara. Horregatik eskegi dugu webgune honetan “Ume elebidunen gurasoentzako eskuliburua”, Alma Flor eta Colin Baker adituen “Ume elebidunen guraso eta irakasleentzako gida”n oinarritua. Eskuliburu honekin, eredu euskaldunetan diharduten umeen gurasoen egunerokoan lagundu nahi dugu.

Klikatu ondorengo loturan Eskuliburuan sartzeko.

 Era berean, Iñaki Eizmendi soziolinguistikan adituak, 2018 urtean eskaini zuen hitzaldiaren txatalak ere igo ditugu webgunera. Bideo hauetan eredu elebidunetako umeen gurasoen kezka nagusiak erantzuteko ahalegina egiten da

Bideoak

  • “Dakigun euskara erabili behar dugu?”: bideoa
  • “Bikotekideak ez daki euskaraz. Zein hizkuntzatan hitz egin behar diegu seme-alabei?”: bideoa
  • Etxeko lanekin zelan lagundu?: bideoa
  • “Hizkuntza asko ikastea ona da?”: bideoa
  • “Eskolaz kanpoko ekintzak garrantzitsuak dira?”: bideoa
  • “Zein hizkuntza eredu aukeratu?”: bideoa
  • “Egokia da seme-alabei hizkuntza batean baino gehiagotan hitz egitea?”: bideoa

« Euskerara itzuli

...

Euskara Zerbitzua

Etxe Sorgindua,
Basagoiti 20
48992 GETXO

Telefonoa: 944660010
Posta Elektronikoa: euskara.zerbitzua@getxo.eus