Aparkalekuak

Ezagutu Getxoko udalerrian dauden aparkaleku guztiak.

aparcamiento-alango

103 aparkalekuren alokairua (Juan Bautista Uribarri kaleko 2-4-6-8. zenbakietako babes ofizialeko eraikina)

Hasiera batean urtebetekoa izango da alokairua, eta beste hiru urtez luzatu ahalko da, gehienez ere lau urtekoa izango baita alokairua. Guztira, 103 partzelen titularra da udala, eta indarrean dauden aurreko kontratuak amaitu ahala adjudikatuko dira.

Alokairuaren prezioa 68 eurokoa izango da eta Getxon erroldatuta dauden adin nagusikoek eskatu ahalko dute, betiere gutxienez urtebeteko antzinatasuna badute eta haien ohiko etxebizitza aparkalekuaren eraginpeko eremuan sartzen bada, bat etorriz onetsitako planoarekin.

Horrez gain, eskatzaileak indarrean izan beharko du gidabaimena eta turismo-ibilgailu baten titularra edo erabiltzaile esklusiboa izan beharko da. Hasiera batean ibilgailuaren titular bakoitzak plaza bat bakarrik eskatu ahalko du. Hala ere, bigarrena eta beste batzuk eskatu ahal izango dira plaza guztiak betetzen ez badira.

Mugikortasun urriko pertsonen ibilgailuetarako dauden lau plazetan interesa duten bizilagunek "Desgaituentzako aparkaleku-txartela" izan beharko dute, bai eta ibilgailu bat erabiltzeko prest izan ere.

Bidezko izapideak egin ondoren, zozketa publikoaren bidez erabakiko da zeintzuk diren plaza lortu duten eskaerak.

----

Zozketa egin ondoren eta esleipenaren aurretik, Getxoko Udalak plegu hauetan eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatuko du.

Baldintza horiek betetzen ez direla ikusiz gero, entzunaldiaren izapidea emango da zuzentzeko, eta, hala ez bada, dagokion eskaera baztertzea erabakiko da.

Baldintzak betetzen dituzten eskabide guztiei eskatuko zaie 10 eguneko epean Udal Diruzaintzan gordailutu dezatela lehen hilabeteko errentamendu-prezio gisa esleitutako zenbatekoa, bai eta agiri honetan ezarritako bi (2) hileko fidantza ere.

Epe hori igaro eta gordailurik egiten ez bada, ebazpen bidez dagokion eskaera baztertuko da.

Dokumentazioa:

San Nikolas plazako aparkalekuak

1. eragin-eremuko partzelen zozketa eta 2. eragin-eremuko plazen eskaera berrietarako epea.

  • San Nikolas plazako ibilgailu automobilebtzako egoiliarren aparkalekuetako aparkaleku-plazen emakida demanialerako administrazio baldintza berezien plegua (Plegua)
  • San Nikolas Plazako lurpeko aparkalekuen emakida demaniala esleitzeko zozketarako oinarriak (Zozketa)
  • San Nikolas Plazako lurpeko aparkalekuen zozketarako onartu direnen behin-betiko zerrenda (Zerrenda)
  • Dekretua: Aurkeztutako ukoak onartzea, eta ondorioz, dekretu honetan aipatzen direnei fidantzak itzultzea adostea, zozketan parte hartzeko onartutakoen behin-betiko zerrendak onestea, zozketaren oinarriak onestea eta zozketa egiteko eguna zehaztea, eragin-eremua handitzea partzelak norgehiagoka araubidean esleitzeko San Nikolas plazako aparkalekuak zozketatuz. (Dekretua)
  • Getxoko San Nikolas Plazan dagoen ibilgailuentzako aparkaleku leku baten esleipenean parte hartzeko eskaera (Eskaera)
  • 2. Eragin-eremua. Getxo udalerri osoa.
Dekretua: Aurkeztutako uko egiteak onartzea eta, ondorioz, ondorengo NANak dituzten pertsonei egindako fidantzak itzultzea erabakitzea eta Egindako ukoen ondoren, behin betiko esleitzea San Nikolas plazako parkingeko aparkaleku-plazak

aparcamiento-manuel-gainza

Algortako Manuel Gainza aparkalekuko egoiliarren eta abonatutako pertsonen plazak esleitzeko prozesua

Documentación:

Plazak esleitzeko prozesua

 Getxo Kirolak-en eskutik

Informazio guztia hemen: Gobela

urbanismo

Hiri-garapen Iraunkorreko Eremua

Foruak 6 kalea (Santa Clara egoitza)
48992 Getxo

Telefonoa: 010 / 94 466 00 00
Posta elektronikoa: 010@getxo.eus
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 19:00etara

Lan eta jarduketei buruzko aurretiko komunikazioak, espedienteen kontsulta eta agiri-bilketa. Hitzordua hartu behar da 946620099 telefono zenbakian edo https://citaprevia.getxo.eus web helbidean.

Ondarea eta Etxebizitza: 94 466 00 44 / 45
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara.