Beste jaialdi eta azoka batzuk
Getxon egiten diren jaialdiei eta azokei buruzko informazio guztia eskura dezakezu.

Eszenikoen Jardunaldiak
Antzerkia baino askoz gehiago, magia, dantza, zirkua eta diziplina anitzeko beste genero batzuk ezagutu.

Getxoarte
Tokiko sektore artistikoa izango da proposamenaren lehentasuna, eta hiru ardatzetan egituratuko da: Bitartekaritza eta Egoitza Programa, kaleko ekitaldiak eta, azkenik, Romo Kultur Etxeko jardunaldiak.

Getxoko Komiki Azoka
Komiki Azoka 2021eko urriaren 1etik 3ra izan zen. Merkataritza-gunea, 40 posturekin, Areetako Geltokia plazan kokatu zen, eta Romo Kulture Etxean, berriz, bederatzigarren artearen inguruko hainbat jarduera egin ziren.

"Ramiro Pinilla" Sariak
Getxoko Kultur Etxeak herriko Pinillesca elkartearekin batera gauzatzen duen ekimen horren helburua da sorkuntza literarioa indartzea eta getxotar idazlea oroitzea.

Habanera Jaialdia
Itsas-doinuak berriro ere datozkigu Getxora 35. Habanera Jaialdiaren eskutik. Aurtengo egitaraua Kantabriako Kantabriako Rondalla al Sejo eskarmentu handiko taldeak irekiko du. Biharamunean, Ultramar boskote katalanaren Mediterraneoko erritmoak izango dira protagonista eta, amaitzeko, bertako Itxartu eta Biotz Alai abesbatzek borobilduko dute zikloa.

San Lorentzo azoka
Abuztuaren 10ean, San Lorentzo azokak euskal baserriko produkturik onenak gerturatuko ditu Algortako San Nikolas eta Biotz Alai plazetara. Ohi denez, eguna borobiltzeko, Biotz Alai abesbatzaren kontzertua izango da.