Getxo Folk Egitaraua

Getxo Folk jaialdiak askotariko egitaraua ekarriko digu aurten, eta jatorri anitzeko soinuez gozatzeko aukera emango digu.

kartela / cartel

Getxo Folk 2023: 39. Nazioarteko Folk Jaialdia 

  • Irailaren 13tik 17ra bitartean 

Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdiaren 39. edizioan artista ospetsuez gozatzeko aukera izango dugu, bai Muxikebarrin, bai aire zabaleko espazioetan. Bost egunetan zehar, emanaldiak izango dira goiz, arratsalde eta gauez eta, gainera, Ereaga hondartzako kontzertuak itzuliko dira. Adin guztietako ikusleentzako programazio osoa.

Ordainezko kontzertuak


Irailak 13 (asteazkena)

HAUsPOZ 
Kepa Junkeraren Omenezko kontzertua

Agurtzane Elustondo, Ibon Koteron, Iñaki Telleria, Ion Elustondo, Pandereteras del Barrio, Kukai Dantza, La Cobla de Sant Jordi, Maixa Lizarribar, Oreka TX, Uxia, Budiño, Xabi Aburruzaga

20:00 h | 24€ | SARRERA EROSI

Artistaren argazkia / imagen del artista

HAUsPOZ izeneko saioan Kepa Junkera handia omenduko dugu. Jatorri askotako artisten eskutik, kontzertu honek bere musika ospatzera, berarekin elkartzera eta bere lanarekin utzi dizkigun poz eta emozioak partekatzera garamatza. Trikitixaren doinuak eta euskal erritmoek bat egiten dute Galizia, Kantabria eta Kataluniako soinuekin ikuskizun bizi, alai eta koloretsu honetan, Kepak bere abentura musikalean zehar irekitako bidea erakusteko, ‘Erromeriak’ bere azken lanari egindako keinua ahaztu gabe.


Irailak 14 (osteguna)

VALÉRIE EKOUMÉ

20:00 h | 20€ | SARRERA EROSI

Artistaren argazkia / imagen del artista

Musikarien familiakoa, Valérie Ekoumé frantziar kamerundar abeslaria da. Kongoko rumba, Michael Jackson bezalako pop generoko artistak eta Kamerungo musika entzuten hazi zen. Bere bizitzak bira bat eman zuen 2004an, Manu Dibangorekin Soul Makossa Gang lanean aktiboki hasi zenean. Kultura anitzeko belaunaldi berri horretakoa dugu Valèrie, eta Afrikako kultura eta erritmoak publikoarekin partekatzea du helburu nagusi.

Irailak 15 (ostirala)

HEVIA

20:00 h | 20€ | SARRERA EROSI

Artistaren argazkia / imagen del artista

Hevia, gaita elektronikoaren sortzaile asturiar internazionala, herri musika irauli eta bere jaioterritik haratago esportatu zuen. Gaitari maisu bezala hainbat gaita-banda sortu ditu Asturiasen. “Al son el Indianu” disko-liburu formatuko bere azken argitalpena da, bidai musikala erritmo latinoetan zehar. Mende batez Ameriketara emigratu zuten milioi bat baino gehiago asturiarren omenez sortutakoa, Asturiasen «indiano» izenez ezagutzen direnak.

Irailak 16 (larunbata)

LAS MIGAS

20:00 h | 15€ | SARRERA EROSI

Artistaren argazkia / imagen del artista

Lau emakume musikal, gerlari eta bidaiari, behin eta berriz, berpiztu eta berrasmatzen direnak. Nahastezinak, bakarrak, horiek dira: LAS MIGAS. Sortu eta hemezortzi urtera, flamenko femenino, ausart eta alaienaren klasiko txiki bat dira. Flamenko Disko Onenaren Latin Grammy saria jaso berri dute “Libres” bere azken lanarekin (2022), baita 2020ko flamenko disko onenaren Musika Independentearen Saria (MIN) ere.

Irailak 17 (igandea)

SILVANA PERES

20:00 h | 20€ | SARRERA EROSI

Artistaren argazkia / imagen del artista

“Fado no pé” ren ondoren, Silvana Peresek (Portugal) bere bigarren estudio lana “Água Nova” (2022) ekarriko digu Getxora. Bertan, fado tradizionala eta Lisboako martxak Portugalgo, Brasilgo eta Afrikako beste soinu batzuekin uztartzen ditu, hala nola xote, chorinho eta coladeirarekin. Disko berri hau hainbat egileren hamar abestik osatzen dute: Dino Santiago, Paulo Abreu Lima, Raquel Tavares, Sebastião Antunes, Jonas Lopes, Beatriz Pessoa, João Caetano, Carlos Leitão...


Doako kontzertuak Areetako Geltokia plazan 

GOIZEKO KONTZERTUAK | 13:00

Irailaren 15etik 17ra, Areeta Geltokia plazan folk doinuak entzungo dira eguerdiro. Ostiralean, hilak 15, Moonshine Wagon heavy bluegrass talde gasteiztarra izango dugu, larunbatean flamenkoaren eta txalapartaren arteko fusioaren txanda izango da, Berriketan konpainiaren eskutik. Azkenik, hilaren 16an, igandea, Amerika iparraldetik hegoaldera zeharkatuko dugu, SES kantautore galiziarrarekin.

Irailak 15 (ostirala)  MOONSHINE WAGON (EUSKADI)

Artistaren argazkia / imagen del artista


Irailak 16 (larunbata) BERRIKETAN: ARIMA (EUSKADI + ANDALUCÍA)

Artistaren argazkia / imagen del artista


Irailak 17 (igandea)  SÉS (GALIZIA)

Artistaren argazkia / imagen del artista


ARRATSALDEKO KONTZERTUAK | 18:00

Arratsaldeko kontzertuek emakume izena izango dute. Larunbatean, hilak 16, Baskery (Suedia) taldearen txanda izango da. Hiru ahizpek osatutako dute banda honek amerikar sustraietako musikaren eta punkaren arteko fusioa ekarriko digute. Igandean, hilak 17, Las Karanbak, munduko hainbat lekutako (Venezuela, Kuba, Argentina eta Katalunia) emakume migratzailez osatutako musika proiektuak, erritmo latinoak, són, cha cha chá, salsa eta tinbra hurbilduko dizkigu, besteak beste.

Irailak 16 (larunbata)  | BASKERY

Artistaren argazkia / imagen del artista

Irailak 17 (igandea) | LAS KARANBA

Artistaren argazkia / imagen del artista


GAUEKO KONTZERTUAK | 21:00

Aire zabaleko 21:00etako emanaldietan, Getxo Folkak askotariko soinuak hurbilduko dizkigu, Ars Armandi (Avila) folk metal taldearen, rockaren eta folkloreko elementuen arteko nahasketatik hasi eta Faltriqueira talde galiziarraren polifonia, perkusioak eta instrumentu akustikoen arteko fusiora arte. Adin guztientzako musika.

Irailak 15 (ostirala)  | ARS AMANDI

Artistaren argazkia / imagen del artista


Irailak 16 (larunbata)  | FALTRIQUEIRA

Artistaren argazkia / imagen del artista

EREAGAKO KONTZERTUAK  | 22:00 

Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdiaren 39. edizioarekin, Ereaga hondartzako kontzertuak itzuliko dira, jai-giroa ardatz hartuta. Mago de Oz (hilak 15, ostirala) eta La Pegatina (hilak 16, larunbata) arduratuko dira horretaz. Talde madrildarrak heavy metala hard rockarekin, musika klasikoarekin eta musika zeltarekin nahastuko ditu, eta larunbatean talde katalanaren merenge, rumba edo ska kementsu eta festazalearen txanda izango da.

Irailak 15 (ostirala)  | MAGO DE OZ

Artistaren argazkia / imagen del artista

Irailak 16 (larunbata)  | LA PEGATINA

Artistaren argazkia / imagen del artista

FAMILIA OSOARENTZAKO EKINTZAK 

Ezin dugu ahaztu Areetako Geltokia plaza berriko aire zabaleko anfiteatroa. Bertan, publiko guztientzako eta, batez ere, familia osoarentzako proposamenak izango ditugu. Ostiralean, hilak 15, Odaiko talde galiziarrak perkusioa ekarriko digu umorez eta tradizioa eta modernitatea osatzen duten elementu berezien eszenaratzeaz baliatuta.Larunbatean (goizez eta arratsaldez) eta igandean (goizez), familiek sorkuntzako musika-tresnekin esperimentatu ahal izango dute, “Orquestronia” instalazio parte-hartzaileari esker. Igandean amaiera emango diogu jaialdiari anfiteatroan, Iholdi Beristain aktoreak eta Peru Irastortza Santxo bertsolariak ahotsa jartzen dioten “Labarretan” dantza eta diziplina anitzeko ikuskizunarekin.

Irailak 15 (ostirala)  17:00 ODAIKO (GALIZIA)

Artistaren argazkia / imagen del artista

Irailak 16 (larunbata) eta Irailak 17 (igandea) | ORKESTRONIA

16 larunbata: 10:00-14:00 / 16:00-20:00

17 igandea: 10:00-14:00

Artistaren argazkia / imagen del artista


Irailak 17 (igandea) 17:00 | LABARRETAN

Artistaren argazkia / imagen del artista


« Getxo Folk menura itzuli

Kultur etxea

...

Bulego nagusiak


Muxikebarriko informazio bulegoa

Basagoiti, 77 (Musika Eskolaren harreran)
48991 (Algorta) Getxo

Telefonoa: 94 466 01 23
Posta elektronikoa: kulturetxea@getxo.eus

Ordutegia:
Aretoak eta atezaintza: 8:30-14:30