Buru den alkateak eta berak libreki kide gisa izendatutako zinegotziek osatzen dute.

Zinegotzien kopurua ezin daiteke izan horien legezko kopuruaren herena baino handiagoa. 

Tokiko Gobernu Batzarraren bileren data eta ordua: astearteetan, 09:00etan, abuztuan izan ezik. 

idazkaritza@getxo.eus

Tokiko Gobernu Batzarreko kideak

  • Keltse Eiguren Alberdi And.
  • Irantzu Uriarte Gómez And.
  • Álvaro González Pérez Jn.
  • Ignacio Uriarte Gorostiaga Jn.
  • Joseba Arregui Martínez Jn.
  • Janire Ocio Celada And.
  • Iñigo Urkitza Yáñez Jn.
  • Carmen Díaz Pérez And.

Eskumenak:

Udal Gobernuko Batzarraren esku uztea, egoki diritzonean Alkatetzak jarduera pertsonala izateko erreserba utzi gabe eta batzorde horri adieraztea beste betekizunik gabe, honako eskurantzak erabiltzea:

  • Plangintza orokorra garatzeko plangintzako tresnen, Osoko Bilkurari espresuki egotzi gabekoen, onespenak, bai eta hirigintza kudeatzeko tresnen eta urbanizatzeko proiektuenak ere.
  • Obra handien lizentziak ematea.
  • Sektore publikoko kontratuen araudiaren menean daudela, Alkatetzaren eskumenekoak diren espedienteei buruzko erabakiak, kontratu txikien kasuak eta gainontzeko kontratuetan finalak ez diren ziurtagirien onarpena izan ezik.
  • Alkatetzaren eskumenekoak diren ondarearekiko espedienteei buruzko erabakiak, kontratuak 30.000 euro baino gehiagoko sarrerak edo gastuak ez dituztenak badira, baita ere udal eraikinak erabiltzeko baimenak eta lagapenak 4 urte baino gehiago ez dirautenak badira.
  • Alkatetzaren eskumenekoak diren espedienteei buruzko erabakiak nahitaezko desjabetzea burutzeagatik.
  • 30.000 euro baino gehiagoko gastuak baimentzea eta xedatzea eragiten duten erabakiak, I. kapituluari (Langileak) dagozkion gastuak eta kontratu txikiak izan ezik.

Gobernu Batzarraren akta ofizial osoak eta akordioak