2023/2/2
248.000 euro baino gehiago bideratuko dira herriko ospakizunen programak garatzeko
Getxoko Kultur Etxeak 2023an kultur intereseko ekintzak eta ospakizunak antolatzeko dirulaguntzak emateko deialdia jarri du abian. Ekimen honen helburua da udala aspalditik garatzen ari den herritarren parte-hartze prozesuak bultzatzea, eta horri buruzko informazio guztia eskuragarri dago www.getxo.eus/kulturadeialdiak web estekan.
Deialdiak 248.866 €-ko aurrekontua du gehienez, eta honako ospakizun hauetako jaien programaren gastuak ordaintzea du helburu: Romo eta Algortako inauteriak, Corpus Christiren jaia, San Juan jaia (Zubilleta eta Andra Mari), Nazioarteko Paella Lehiaketa eta San Isidro, Santa Ana, San Inazio, Romo, Portu Zaharra, Las Mercedes eta San Martin jaiak.
Dirulaguntza eskatu ahal izango dute irabazi-asmorik gabeko pertsona fisikoek, baldin eta egoitza soziala Getxon badute eta udal-jaiak antolatzeko proposamenak egin nahi badituzte, betiere Getxoko Erakundeen Udal Erregistroan altan badaude.
Proposamenak aurkezteko epea jai bakoitza ospatu baino 45 egun natural lehenago amaituko da, Romoko eta Algortako inauteriak izan ezik, azken horiek 20 egun natural lehenago itxiko baitira. Eskabideak bide telematikoz aurkeztu ahal izango dira, Administrazio Elektronikoaren Bulegoaren bidez, https://eudala.getxo.eus webgunean.