2022/10/27
Getxoko Kultur Etxeak abian jarri du "Ramiro Pinilla" eleberri laburren lehiaketaren 6. edizioa, idazle getxotar ospetsuaren memoria mantentzeko asmoz.
Hautagai izan ahalko dute egoitza Espainian dutenek, edozein dela ere haien nazionalitatea. Lanek originalak eta argitaragabeak izan behar dute eta euskaraz zein gaztelaniaz idatzi daitezke. Lehiaketako saria 6.000 eurokoa izango da, hizkuntza bakoitzeko lan bakarrarentzat. Lanak aurkezteko epea 2023ko otsailaren 20an amaituko da. Epaimahaiaren erabakia abuztuaren bigarren hamabostaldian jakinaraziko zaie irabazleei eta publikoa egingo da irailaren lehenengo hamabostaldian.
Gainera, Kultur Etxeak ‘Txiki Baskardo’ Kontakizunen Haurrentzako Lehiaketaren 6. edizioaren deialdia eta hori arautzen duten oinarriak ere zabaldu ditu, Ramiro Pinilla idazle getxoztarraren memoria mantentzeko eta Derrigorrezko Biharren Hezkuntzako (DBH) lehen urteko getxotar ikasleen artean literatura sormena bultzatzeko asmoz.
Gazteek ikastetxeen bitartez edo beren kabuz parte hartu ahal izango dute. Bi modalitateetan, lanek originalak eta argitaragabeak izan behar dute (osorik edo partzialki), ezingo dute aurreko lehiaketatan saririk jaso izan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan idatzita egon daitezke (euskara eta gaztelania). Parte hartzeko epea 2023ko otsailaren 20an amaituko da