2022/5/24
Kultur Etxea INAEMen PLATEA programara atxikitu da
Getxoko Kultur Etxea PLATEA programan sartu da, Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalak (INAEM) bultzatutako ekimena, hain zuzen ere. Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioarekin (FEMP) lankidetzan sortuta, diru-laguntzen programa bat jartzen du horrek udalerrien esku, Institutuaren katalogoko ikuskizunak kontratatzeko. 2022an 169 erakunde bilduko ditu PLAETAK eta 300 konpainia baino gehiago aukeratu dira aipatutako katalogoa osatzeko.
Tokiko entitateetako espazio eszenikoetan garatutako arte eszenikoen denboraldi egonkorrak mantentzen eta jasangarriak izaten laguntzea du helburu PLATEAk.
Horren bidez, gainera, herritarrek kalitatezko eskaintza izan dezaten sustatu nahi da, eta autonomia-erkidegoen arteko komunikazio kulturala bultzatu, lurralde-orekari arreta berezia eskainiz.
Programa horren barruan, INAEMek zirku, dantza, lirika eta antzerki ikuskizunen katalogo bat egiten du, atxikitako erakundeek kontrata ditzaten. PLATEAk ikuskizun horien %65era arteko diru-laguntzak eskaintzen ditu leihatila-kontrataziorako, diru-bilketa gastuak ordaintzeko nahikoa ez bada.