2022/5/2
Datozen hiru hilabeteetan Muxikebarrik programazio bizia hartuko du eta mota anitzeko ikuskizunetara irekitako proposamena hurbilduko digu. Antzerkiari dagokionez maiatzetik uztailera, maila handiko antzezlanak ikusteko aukera izango dugu, besteak beste, Calixto Bieitok zuzendutako 'Erresuma/Kingdom/Reino' koprodukzio zirraragarria, José María Pou buru duen artista-talde duena; 'Los Dioses y Dios', Rafael Alvarezekin 'El Brujo'rekin; eta 'Muerte de un viajante', Imanol Ariasekin.
Musika arloan, Nazioarteko Jazzaldia nabarmendu behar da. Aurten izen handiak bilduko dira Getxon: Ron Carter, Gonzalo Rubalcaba & Aymée Nuviola, Fred Hersch, Cyrille Aimée eta Melissa Aldana, besteak. Joaquin Achúcarro, Olatz Salvador, Immaculate Fools mitikoak, Gari & Maldanbera, Zetak eta Rick Estrin & The Nightcats ere ezinbesteko hitzorduak izango dira.
Dantza ez da faltako hiruhileko honetan ere: 'Martin Zalakain', Dantza Getxotarraren Astea (bost egunez bertako akademiak eta ikastetxeak bilduko dituena), 'Geure(r)a' dantza esekiko ikuskizuna, Dantzertiko ikasleen erakustaldia eta 'Hasta el infinito y más allá' eta 'Imaginando el infinito' piezak, Getxo Nazioarteko Folklore Jaialdia ahaztu gabe.
Azkenik, haurren atalean, 'Loop' dantza ikuskizun originala, 'Cris, la pequeña valiente' txotxongilo lana (haurrentzako muntaia onenaren saria FETEN 2021ean) eta 'Kantu Kolore' kontzertua izango dira ikusgai Muxikebarrin.
Urteko programaziaon ohikoak diren beste hitzordu batzuk ere aipatu behar dira, esaterako Bertso Jaialdi Mundiala, Getxotar Abesbatzen Eguna eta 'Gaurik laburrena'. Azken hitzordu honi 'Lo mejor de' gehitu behar zaio, genero honi eskainitako zikloa.