Hurrengo ekitaldiak Ikusi jazoera guztiak

Nabarmenak

Fake: Trampantojo (Erre Produkzioak)

Fake: Trampantojo (Erre Produkzioak)

Larunbat honetan, urtarrilak 22, Muxikebarriko Ereaga aretoan, Erre Produkzioak konpainiaren "Fake: Trampantojo" obraz gozatzeko aukera izango dugu.

Urte-zahar gaua da. Lucia eta Celia, ahizpak; Xabier, Celiaren senarra; Pablo, Luciaren semea; eta Uxue, lehengusina; denek ospatzen dute gaurkoa gainerako bizitzako lehen eguna dela. Baina ospakizun hau amarrua baino ez da, benetako kanpaikadak iritsi baino lehen amona ohera eraman ahal izateko antolatutako iruzurra. Lo geratu bezain laster, denak diren bezala porta daitezke…

Abrazo (Nerea Martínez)

Abrazo (Nerea Martínez)

Gorputz lokaztuak, elkarri zizelkatzen, keinu bakoitzarekin eraldatzen, pasaeran arrastoa utziz. Presarik gabe. Harremanaren metafora bat, adiskidetasunaren loturarena, bizitza osoan zizelkatzen den buztinezko eskultura bat bezala, bere topaketa eta desengainuekin.
Zizelkatzeko, eraldatzeko ideiak eta pasaeran uzten duten arrastoak Besarkada espazio intimo eta hunkigarria egiten dute lan dotore batekin.

Urtarrilaren 23an Muxikebarrin.

ARRIGUNAGAKO BARIKUAK. Nekatutak (Antton Telleria)

ARRIGUNAGAKO BARIKUAK. Nekatutak (Antton Telleria)

Umore saioa urtarrilaren 28an Muxikebarrin.

Bada jendea, etengabe txantxetan aritzearen poderioz, sinesgarritasuna galtzen duena, Antton Telleriak bezala. Kontua da helburua ez dela sinesgarria izatea, zuzentasunaren mugak aztertzea baizik (ikuskizunaren izenetik hasita). Barre eragiteko helburu bakar eta sakratuarekin, aipatze hutsa delikatua izan daitekeen kolektiboez eta, nola ez, polemikoenez hitz egingo du: irakasleez.

Nacho Vegas (Mundos inmóviles derrumbándose)

Nacho Vegas (Mundos inmóviles derrumbándose)

Nacho Vegas (Gijón, 1974), 90eko hamarkadaz geroztik aritu da musika eszenan hainbat talderekin eta 2001ean hasi zen bakarka. Gaur egun estatuko artista ospetsuenetako bat da eta Latinoamerikan gero eta ospe handiagoa du. «Oro, salitre y carbón» da Getxon aurkeztuko duen bildumaren izenburua. Bertan, azken hamarkadako bere ekoizpena errepasatuko du bitxikeriak, bertsioak eta argitaratu gabeko kanten bitartez.

Kontzertua urtarrilaren 29an 19: 30etan Muxikebarrin.

Deialdia: Getxoko kultura elkarteak Muxikebarriko programazioan

Deialdia: Getxoko kultura elkarteak Muxikebarriko programazioan

Otsailaren 8ra arte, Getxoko irabazi asmorik gabeko kultur elkarteek Muxikebarriko programazioan parte hartu ahal izateko deialdia zabalik. Ekimen hau mota askotariko proiektuei irekia dago: musika, antzerkia, zinema, umorea, bertsoak, errezitaldiak, haurrentzako ikuskizunak...

Oharra: Bertan behera geratu da «Tartufo» antzezlana

Oharra: Bertan behera geratu da «Tartufo» antzezlana

Getxoko Kultur Etxearenak ez diren arrazoiak direla eta, bertan behera geratu da «Tartufo» antzezlana. Kultur Etxeak aurretik erositako sarrera guztien itzulketa egingo du urtarrilaren 3tik aurrera.

Getxoarte 2021: Jardunaldi Artistikoak

Getxoarte 2021: Jardunaldi Artistikoak

Abenduaren 10etik 12ra bertoko sorkuntza ardatza hartu duen Getxoarteko Jardunaldi artistikoak izango dira. Horien bitartez amaituko da 2021eko edizioa eta Bitartekaritza Programaren emaitzak azalduko dira bertan. Halaber, zenbait ekintza izango dira: haurrentzako eta helduentzako tailerrak, proiekzioak, dantza pieza baten aurkezpena, erakusketa...

Oharra:

Oharra: "Kopaz kopa" antzezkizuna bertan behera geratu da

Getxoko Kultur Etxearenak ez diren arrazoiak direla eta, bertan behera geratu da biharko, azaroak 21erako Getxoko Muxikebarri zentroan programatutako Ados Teatro konpainiaren “Kopaz Kopa” antzezkizuna. Kultur Etxeak aurretik erositako sarrera guztien itzulketa egingo du azaroaren 24tik aurrera.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +